Ondoren zehazten diren baldintzek arautzen dute Pasaiako Udaleko Web Orriaren erabilera, eta horiek Udalak berak jartzen ditu herritarren eta enpresen esku.
Web Orriaren bitartez, herri administrazioek eta hirugarrengoek Erabiltzaileen esku jartzen dituzten hainbat zerbitzu eta edukietara sartzeko eta erabiltzeko modua errazten da. Ildo horretatik, Udalak Erabiltzaileen esku jartzen du komunikatzeko bide bat herri administrazioekin elkar eraginean aritzeko aukera ematen diena, eta halaber transakzioak egiteko Web Orriaren bitartez.
Pasaiako Udalak ahalmena du, edozein unetan eta aurrez abisatu gabe, Web Orriaren aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko, eta halaber eskainitako zerbitzuak eta haiek erabiltzeko baldintzak.
Web Orrira sartzeak eta erabiltzeak esan nahi du Erabilera Baldintza hauek espresuki eta batere eragozpenik gabe onartzen direla, eta kasu guztietan bai sartzerakoan eta bai erabiltzerakoan. Horrela ez bada, erabiltzaileak uko egingo dio bertan sartzeari eta erabiltzeari.
Web Orria eta beraren zerbitzuak, oro har, sarrera librekoak dira eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea edo erabiltzailea erregistratzea. Hala ere, segurtasun eta pribatutasun arrazoiengatik hainbat zerbitzu eta gunetara sartzeko dagokion identifikazioa ezinbestekoa da, eta horretarako aurrez erregistratu beharra dago. Ildo beretik, hainbat arlo eta zerbitzuez baliatzeko baliteke baldintza bereziak behar izatea, direlako zerbitzu horien xehetasun informazioan azaltzen direnak.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Web Orriaren eta haren bidez baliatu daitezkeen zerbitzuak legez kontrakotzat edo ez zilegitzat jo daitekeen jarduerarik egin gabe erabiltzeko, eta halaber Pasaiako Udalaren eskubideak urratu gabe, herri administrazio edo hirugarrengoen, eta Erabilera Baldintza hauen edo indarreko legeriaren edo onarturiko erabileren aurka jo gabe. Batez ere, informazio gisa, erabiltzaileak uko egiten dio honako jarduera hauek egiteari:
Web Orriak izan ditzake loturak beste atari edo Web gune batzuekin. Pasaiako Udalak ez du inolako kontrolik egingo direlako atari edo Web guneen gain, eta ez da haien edukien arduradun ere. Web Orriak bere baitan hartzen dituen loturak edo estekak informazio gisa bakarrik eskaintzen ditu. Beraz, Udalak ez du erantzukizunik haien gainean eta lotutako edukiez ez du bermerik eskaintzen, haien eskuragarritasunaz edo egokitasunaz.
Pasaiako Udalak ez ditu bere gain hartuko Web Orriaren funtzionamendu txarragatik sor daitezkeen kalteak, hutsak edo datu arteko desadostasunen ondorioak, ez eta Web Orria edo beraren zerbitzuak eskura ez egoteagatik sor litezkeen kalte zuzen edo zeharkakoak.
Pasaiako Udala arduratuko da:
Pasaiako Udalak ez du bere gain hartzen Web Orriaren bitartez hirugarrengo enpresek erabiltzaileei eskain diezaieketen produktu edo zerbitzuen egokitasuna bermatzea.
Era berean Udalak ez du bere gain hartzen hirugarrengo horiek indarreko arautegia betetzen duten edo ez kontrolatze lana, ez eta kanpoko iturri horiek egindako akats edo hutsetatik Web Orrian emandako informaziotik erabiltzailearentzat sor litekeen kalte edo galeraren ondoriorik.
Pasaiako Udalak uko egiten dio Web Orriaren bidez erabiltzaileek elkarri truka diezaioketen informaziotik etor litekeen erantzukizunari. Web Orriaren bitartez zabaldu litezkeen adierazpideen erantzukizuna egiten duenari dagokio.
Interneten bidez eskainitako administrazio-informazioak ez ditu ordezten lege, xedapen ofizial eta aldizkari ofizialetan formalki argitaratu beharrekoak diren administrazio-egintzak, eta haien egiatasun eta edukiaren fede argitaraturik bakarrik ematen da.
Web Orri honetan eskura dagoen informazioa gida gisa baino ez da ulertu behar, eta legezko baliorik ez du. Desadostasunik balego ofizial jotako informazioaren eta Web Orrian agertutakoaren artean, ofiziala da legez balio duen bakarra.
Erabilera Baldintza hauek herri administrazioek eskainitako zerbitzuen aplikazio esparruan indarrean den estatuko arautegi eta autonomikoan ezarritakoaren arabera interpretatuko dira.
Erabilera Baldintza hauei buruzko interpretazio, eduki edo egikaritze kontuan Pasaiako Udalaren eta erabiltzailearen artean desadostasun edo ez-betetze edo desakordioren bat gertatzen bada, Udalak bezala erabiltzaileak onartzen dute kasu bakoitzean dagokion Epaitegi edo Auzitegitara jotzea.