Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/05/13
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Langileen euskara-eskoletarako diru-laguntzak

Pasaian kokatuta dauden enpresetako langileei ohiko euskara-eskoletarako diru-laguntzak ematen dizkie Pasaiako Udalak, bai herriko euskaltegietan ikasten ari diren langileei, bai kanpoko euskaltegietan ikasten ari direnei.

Diru-laguntzaren zenbatekoa:

  • Matrikularen % 50

Oharra: HABEk lehen eta bigarren mailak egiaztatzeko ematen dituen diru-laguntzekin bateragarria izango da, betiere matrikularen beraren kostua gainditzen ez badu.

Bete beharreko baldintzak:

  • Pasaiako enpresaren batean lan egitea.
  • Ikastaroan ematen diren ikastordu guztietatik, gutxienez % 85 jasotzea.
  • Ikastaroa amaitzea.
  • Maila bakoitzari dagozkion azterketa guztiak egitea.

Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentuak

Hasierako dokumentuak: Eskabidea

Noiz:
    .  Urrian hasten diren ikastaroak: ikastaroa hasi eta hilabeteko epean.
    . Otsailean hasten diren ikastaroak: ikastaroa hasi eta hilabeteko epean.
Non:
    . Udalaren Euskara Zerbitzuan: Euskadi etorbidea, 61.

Zer:
    . Eskabide-orria beteta.
    . Enpresaren ziurtagiria, Pasaiako enpresaren bateko langilea dela egiaztatzeko.
    . Ikastaroaren ordainagiriaren kopia.

Amaierako dokumentuak

Noiz:
    . Ikastaroa amaitu eta hilabeteko epean.
   
Non:
    . Udaleko Euskara Zerbitzuan: Euskadi etorbidea 61.

Zer:
    . Euskaltegiaren agiria, datu hauek jasotzen dituena: asistentzia eta ebaluazioak.
    . Nortasun-agiriaren fotokopia


Fitxategiak

| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A