Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/05/14
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Euskara-eskoletarako diru-laguntzak begiraleentzat eta entrenatzaileentzat

Pasaian kokatuta dauden elkarteetako begiraleei eta entrenatzaileei ohiko euskara-eskoletarako diru-laguntzak ematen dizkie Pasaiako Udalak, bai herriko euskaltegietan ikasten ari direnei, bai kanpoko euskaltegietan ikasten ari direnei ere.

Diru-laguntzaren zenbatekoa

  • Matrikularen % 100
  • % 50 ikastaro hasieran itzuliko da, eta beste erdia, ikastaro amaieran baldintzak bete dituela ziurtatu ondoren.

Oharra: HABEk, lehen eta bigarren mailak egiaztatzeko ematen dituen diru-laguntzekin bateragarria izango da, betiere matrikularen beraren kostua gainditzen ez badu.

Bete beharreko baldintzak

  • Pasaiako elkarteren batean hezitzaile edo entrenatzaile lanetan aritzea.
  • Ikastaroan ematen diren ikastordu guztietatik, gutxienez % 85 jasotzea.
  • Ikastaroa amaitzea.
  • Maila bakoitzari dagozkion azterketa guztiak egitea.


Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentuak


Hasierako dokumentuak: Eskabidea

Noiz:
.- Urrian hasten diren ikastaroak: ikastaroa hasi eta hilabeteko epean.
.- Otsailean hasten diren ikastaroak: ikastaroa hasi eta hilabeteko epean.

Non:
.- Udaleko Euskara Zerbitzuan: Euskadi etorbidea, 61.

Zer:
.- Eskabide-orria beteta.
.- Elkartearen ziurtagiria, Pasaiako elkarteren bateko hezitzailea dela egiaztatzeko.
.- Ikastaroaren ordainagiriaren kopia.

Amaierako dokumentazioa
Noiz:
.- Ikastaroa amaitu eta hilabeteko epean.

Non:
.- Udaleko Euskara Zerbitzuan: Euskadi etorbidea, 61.

Zer:
.- Euskaltegiaren agiria, datu hauek jasotzen dituena: asistentzia eta ebaluazioak.
.- Nortasun-agiriaren fotokopia.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A