Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/05/13
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Guraso erdaldunentzako euskara-ikastaroak

Familia bidezko euskararen jarraipenerako egitasmoaren baitan, guraso erdaldunentzat eta mistoentzat prestatutako ikastaro bereziak dira hauek. Gurasoek euskarazko kontzeptu batzuk ikasten dituzte, euskara euren seme-alabekin erabili ahal izateko eta horrela, beraien haurren ikas-prozesuan laguntzeko. Horregatik, haurren inguruko gaiak jorratzen dira batez ere (kantuak, haurrekin bizitzen diren egoerak…). Malgutasun handiko ikastaroak dira, bai ordutegiari, bai erritmoari dagokienez. Taldekideen artean adostu ohi dira ordutegiak eta erritmoak eta, gehienetan, seme-alabak eskolan daudenean izaten dira.

Ikastaroaren ezaugarriak
    Norentzat: hamabi urte arteko haurrak dituzten eta euskaraz ez dakiten gurasoentzat.
    Data: urria-ekaina.
    Lekua: ikastetxean edo euskaltegian.
    Ordutegia: euren beharrei egokituriko ordutegia ezarriko da.
    Prezioa: 129 €.

Beka-sistema
Ikastaroa bukatu ondoren, matrikularen guztizko kostuaren % 50 itzuliko zaie gurasoei, bete beharreko baldintzak betetzen badituzte.

Bete beharreko baldintzak 

  • Ikastaroa amaitzea. 
  • Ikastaro-orduen % 85 betetzea. 
  • Irakasleak aldeko txostena egitea. 
  • Ikastaroaren kostu osoa ordaindua izatea.

Fitxategiak

| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A