Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/01/26
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

Liburutegiak 

imagen_trasparente
imagen_trasparente

Pasaiako lau barrutietako liburutegiek irakurletasuna bultzatu nahi dute, batez ere haur eta gazteen artean. Hori dela-eta, hainbat jarduera antolatzen dituzte urtean zehar:

  • Ipuin kontaketak. Hauek hilabetean behin izaten dira. Hainbat ipuin-kontalari pasa dira gure liburutegietatik, batzuk errepikatu ere (Joxe Mari Karrere; Lur Korta; Pello Añorga; Maite Franko...). Arratsaldeko 18:00etan hasten dira eta 45 minutuko iraupena izaten dute. Batzuetan, 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzat antolatzen dira, eta bestetan, 5 eta 8 urtekoentzat.
  • Haurren Gabonetako Marrazki- eta pintura-lehiaketak urtero partaide ugari biltzen du. 2006an, 63. aldia ospatu zela-eta, ia 700 haur aurkeztu ziren.
  • "Pasaia hiria" olerki-lehiaketa. 15 urtetik gorako edonork har dezake parte. Beste lehiaketa batean sarituak izan ez diren obra original eta argitaragabeak aurkeztu beharko dira. Lan sarituak Noray eta Kezkak bildumetan argitaratzen dira.
imagen_trasparente
imagen_trasparente

Pasaiako liburutegiak Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalean txertaturik daude. Horri ezker, bi liburutegietako funtsen katalogoak kontsulta daitezke bertan, eta horiek ez ezik Sistema Nazionala osatzen duten beste liburutegietako katalogoak. Horretaz gain, IZENPE txartela baduzu edota sarbidea baimentzen duen hitz-gakoa, maileguan hartu dituzun liburuen egoera ikusteko aukera izango duzu, edo mailegua berritzeko eskaera egin,etab.

imagen_trasparente
imagen_trasparente

LIBURUTEGIETARA IRITSI DIREN AZKEN LIBURUAK

Sei hilabetean behin Pasaiako lau liburutegietara iritsi diren liburu interesgarrienekin buletin bat argitaratzen dugu. Kontsulta ezazu azken buletina ondorengo ikonoan kilk eginez:

Donibaneko liburutegia
(Irudia haunditzeko sakatu gainean)
Donibaneko liburutegia

Pasai Donibaneko udal-liburutegia


Donibane 28.
943-523186
Liburutegiaren zerbitzuak:

  • Helduentzako eta umeentzako liburutegiak.
  • Liburu-kontsulta eta -mailegua.
  • Internet (Arauak) eta WIFI zerbitzua (Arauak)


Ordutegiak:
Astelehenetik ostiralera: 17:00- 19:45.
Udako ordutegia, 10:00-13:00.

Antxoko liburutegia
Antxoko liburutegia

Pasai Antxoko udal-liburutegia

Hamarretxeta 13
943-515737
antxo.liburutegia@pasaia.net
Liburutegiaren zerbitzuak:

  • Helduentzako eta umeentzako liburutegiak.
  • Liburu-kontsulta eta -mailegua.
  • Egunkari- eta aldizkari-kontsultak.
  • Fotokopiak.
  • Internet (Arauak) eta WIFI zerbitzua (Arauak)


Ordutegiak:
Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 12:45 eta 16:00 - 19:45.
Udako ordutegia: 8:30 - 14:15.

Trintxerpeko liburutegia
Trintxerpeko liburutegia

Trintxerpeko udal-liburutegia

Euskadi Etorbidea, z/g
943-004303
trintx.liburutegia@pasaia.net
Liburutegiaren zerbitzuak:

  • Helduentzako eta umeentzako liburutegiak.
  • Liburu-kontsulta eta -mailegua.
  • Egunkari- eta aldizkari-kontsultak.
  • Fotokopiak.
  • Internet (Arauak) eta WIFI zerbitzua (Arauak)


Ordutegiak:
Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 12:45 eta 16:00 -19:45.
Udako ordutegia: 8:30 - 14:15.

San Pedroko liburutegia
(Irudia haunditzeko sakatu gainean)
San Pedroko liburutegia

Pasai San Pedroko udal-liburutegia

Herriko Plaza, z/g
943-391358
spedro.liburutegia@pasaia.net

Liburutegiaren zerbitzuak:

  • Helduentzako eta umeentzako liburutegiak.
  • Liburu-kontsulta eta -mailegua.
  • Aldizkari-kontsulta, fotokopiak.
  • Internet (Arauak) eta WIFI zerbitzua (Arauak)

Ordutegiak:
Astelehenetik ostiralera, 17:00- 19:45
Udako ordutegia, 10:00-13:00


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A