Pasaiako Udalak diru-laguntza emango die ERROTULUA euskaraz jartzen duten merkataritza-establezimenduei:
Diru-laguntzaren zenbatekoa:
Kostuaren % 40 ordainduko du udalak, 300€ raino.
Baldintzak:
1.- Errotulua euskaraz jartzea.
2.- Euskarazko testua zuzen idatzita jartzea. Horretarako, Euskara Zerbitzuak gainbegiratuko du.
3.- Errotuluan izen berezia soilik agertzen bada (Patxi, Aralar), ez da diru-laguntzarik jasoko.
4.- Establezimendu berriei nahiz errotulua aldatu nahi duten zaharrei emango zaie.
5.- Errotulua jarri ahal izateko beharrezkoa izango da udalak jarduera-baimena emana izatea.
6- Eskabide-orriarekin batera, faktura originala eta errotuluaren argazkia aurkeztu behar dira.
Aurkeztu beharreko dokumentuak: