Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2007/08/29
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Enpresentzako zerbitzuak: Euskara-planak diseinatzeko eta haien jarraipena egiteko laguntzak

Pasaiako Udalak zerbitzu hauek ematen dizkie euskara-plana egin nahi duten enpresei:

1.- Baliabideak

  • Euskara-plana diseinatzeko eta haren jarraipena egiteko aholkularitza teknikoa. Kostuaren % 50 udalak hartuko du bere gain eta enpresak beste erdia ordaindu beharko du.
  • Eusko Jaurlaritzak euskara-planetarako ematen dituen diru-laguntzen izapideak egiteko aholkularitza teknikoa.

2.- Aholkularitza
  • Enpresaren euskara-erabileraren diagnostikoa: langileen euskararen ezagutza, erabilera eta motibazioa neurtzea.
  • Euskara-planaren diseinua: lortu nahi den egoera helburutzat hartu eta hura betetzera iristeko behar diren ekintzak zehaztea.
  • Euskara planaren inplementazioa: enpresarekin adostutako diseinutik abiatuta zehaztutako ekintzak aurrera eramatea.

Prozesu hori gauzatzeko, aholkularitza teknikoa jasoko du enpresak.
| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A