Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/05/13
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Enpresentzako zerbitzuak: Errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzak

Pasaiako Udalak diru-laguntza emango die lantokiko ERROTULU NAGUSIA euskaraz jartzen duten enpresei.

Diru-laguntzaren zenbatekoa:
Guztirako kostuaren % 30 ordainduko du Udalak, betiere 600 euroraino.

Baldintzak:
1.- Errotulua euskaraz jartzea.
2.- Euskarazko testua zuzen idatzita jartzea. Horretarako Euskara Zerbitzuak gainbegiratuko du testua.
3.- Errotuluan izen berezia soilik agertzen bada, ez da diru-laguntzarik jasoko.
4.- Enpresa berriek eta errotulua aldatu nahi duten enpresa zaharrek jaso dezakete diru-laguntza.
5.- Errotulua jarri ahal izateko beharrezkoa izango da udalak jarduera-baimena emana izatea.


Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Eskabide-orria: diru-laguntza eskuratu ahal izateko eskabide-orria behar bezala bete eta Euskara Zerbitzuan sarrera eman beharko zaio.
  • Faktura originala.
  • Errotuluaren argazkia.

Fitxategiak

| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A