Pasaiako Udalak laguntza hauek ematen dizkie euskara-plana egin nahi duten elkarteei:
1.- Baliabideak
Euskara-plana diseinatzeko eta haien jarraipena egiteko aholkularitza teknikoa.
2.- Aholkularitza
- Elkartearen euskara-erabileraren diagnostikoa: euskararen ezagutza, erabilera eta motibazioaren neurketa.
- Euskara-planaren diseinua: lortu nahi den egoera helburutzat hartu eta hura betetzera iristeko behar diren ekintzak zehaztea.
- Euskara-planaren inplementazioa: elkartearekin adostutako diseinutik abiatuta zehaztutako ekintzak aurrera eramatea.
Prozesu hori gauzatzeko, aholkularitza teknikoa jasoko du elkarteak.