Apartamentu hauek etxebizitza autonomoak dira, pertsona bakarrarentzakoak edo birentzakoak, eta zerbitzu kolektiboak dituzte, erabil daitezkeenak edo ez. Gehiagoko laguntzarik behar ez duten adinekoei bizitegia emateko balio dute.
PLAZAK:
14 apartamentu; 3 birentzakoak eta 11 bakarrarentzakoak.
SARTZEKO BALDINTZAK:
* Udalerrian erroldaturik egotea.
* 60 urte edo gehiago izatea.
* Gizartekintzako balio-eskalaren arabera, autonomo gisa sailkatua egotea.
* Gaixotasun kutsakorrik ez izatea, ezta ospitalaratzea eskatzen duen gaitzik ere.
* Elkarbizitza modu larrian eragotz dezakeen jokabide-nahasterik ez izatea.
* Eguneroko bizimoduan egiten diren oinarrizko jarduerak egiteko moduan egotea.
AGIRIAK AURKEZTEKO:
Udalaren Gizarte Zerbitzuak.
Telefono-zenbakia: 943-004320.
Helbide elektronikoa: trintx.gizar@pasaia.net
Bulego-orduak: 10:00etatik 14:00etara.
KONTSULTAK:
Udalaren Gizarte Zerbitzuak.