Adinekoentzako egoitzek arlo guztiak hartzen dituen zerbitzua ematen dute –ostatua, mantenua eta osasun-laguntza-, eta guztia adineko pertsonen premietara egokituta.
PLAZAK:
41 Gizartekintza-rekin hitzartuak.
SARTZEKO BALDINTZAK:
* 60 urte eginak izatea.
* Eskaera egiten denean, gutxienez 24 hilabetez izatea Gipuzkoan erroldaturik edo, Gipuzkoan jaiotakoa izaki, azken hamar urteetatik gutxienez 24 hilabetetan bertan bizi izana.
* Osasunari dagokionez, ospitaleetan jarraian egon beharrik ez izateko moduan aurkitzea.
* Elkarbizitza modu larrian eragotz dezakeen jokabide-nahasterik ez izatea.
Eskaera behar bezala izapidetzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
1.- Eskabide-orria betea.
2.- Familia-unitateko kide guztien nortasun-agiriaren fotokopia.
3.- Familia-unitateko kide guztien Errenta Aitorpenaren eta Ondarearen gaineko Zergaren fotokopia; beharturik ez badaude, erretiro-pentsio edo beste edozein errentaren sinestamendua eta ondasun higiezin eta higigarrien zinpeko aitorpena.
4.- Baimena ematea Oinarrizko Gizarte Zerbitzu eta Gizartekintzari datuak egiaztatu edo galdegiteko.
AGIRIAK AURKEZTEKO LEKUA:
Udalaren Gizarte Zerbitzuak
Telefono-zenbakia: 943-00 43 20
Bulego-orduak: 10:00etatik 14:00etara.
Helbide elektronikoa: trintx.gizar@pasaia.net