KANTU-, JOLAS- ETA IPUIN-IKASTAROA
Zuen haurrekin gozatzeko euskal jolasak, euskal kantuak eta euskal ipuinak ikasteko aukera izango duzue lantegi hauetan.
Norentzat: sei urte arteko haurrak dituzuen edota oraindik haurrik ez duzuen bikote euskaldunontzat.
Iraupena: 27 ordu (astean ordu eta erdiko saio bat).
Data: urria-apirila.
Lekua: ikastaroa zuen seme-alaben ikastetxean emango da.
Ordutegia: zuen haurrak eskolan dauden bitartean.
Prezioa: 75€.
Eskabide-orria [pdf / 97KB]
HIZKUNTZA-OHITURAK ALDATZEKO LANTEGIA
Zuen artean euskaraz hitz egiteko ohitura hartzeko teknikak eta estrategiak ikasiko dituzue lantegi honetan.
Lantegi hau berezia da, ez bakarrik gurasoei zuzendua dagoelako, baizik eta ez delako euskara ikasteko ikastaro bat. Metodologia berritzailea da erabat familiaren alorrean.
Ikastaro honetan izena emango duten bikoteek (bikoteek eman behar baitute izena) bi eratako saioak hartuko dituzte:
- Taldeko gainerako bikoteekin batera euskaraz elkarrekin aritzeko teknika eta estrategia batzuk landuko dituzte. Adibidez, bikote bakoitzak besteei kontatzeko zerbait prestatu elkarrekin.
- Bikote bakoitza tutorearekin bakarka bilduko da ordubeteko saio batzuetan. Saio horietan prozesuari jarraipen pertsonalizatua egingo zaio, bikotearekin helburuak negoziatu, adostu eta orientabideak emanez. Metodologia gisa, mintza-tratuak erabiliko dira; hau da, bikoteak konpromiso batzuk adostu eta hartuko ditu, poliki-poliki betetzen joateko. Adibidez, gosaltzeko orduan euskaraz hitz egitea, edo elkartzen diren une batean denbora batez euskaraz aritzea.
Norentzat: biak euskaldunak izanik ere euskaraz aritzeko ohiturarik ez duzuen bikoteentzat (biek eman beharko duzue izena).
Iraupena: 40 ordu (astean bi ordu eta erdiko saio bat).
Data:
urria-otsaila.Ordutegia:
zuen haurrak eskolan dauden bitartean.Prezioa: 100€ bikoteko.
Eskabide-orria.pdf [pdf / 107KB]