Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/01/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

Familiak euskaraz jolasteko tailerrak ZABU-ZIBU 

ZER EGITEN DUGU?

3-6 urte bitarteko haurrekin eta beraien guraso, aiton-amona, izeba-osaba, zaintzaileekin… jolasak egiten ditugu ordubetez. Jolas mota ezberdinak: animazio jolasak, behatz jolasak, esku jolasak, goma jolasak, korroan  jolastekoak…

NON EGITEN DUGU?

Hilean behin barruti bakoitzean:

  • Hileko lehenengo asteazkenean Antxoko Kultur etxean. 17.30-18.30
  • Hileko bigarren asteazkenean Donibaneko Lizeoko Haur hezkuntzako eraikinean. 17.30-18.30
  • Hileko hirugarren asteazkenean San Pedroko Herriko plazan. 17.30-18.30
  • Hileko laugarren asteazkenean Karmengo Ama ikastetxean. 16.30-17.30


NOLA EGITEN DUGU?

Saio bakoitzean bospasei jolas egiten ditugu. Lehenengo, jolasaren abestia ikasi arte bizpahiru aldiz abesten dugu. Abestia ikasitakoan jolasa azaldu eta behin eta berriz errepikatzen dugu ongi barneratu arte. Saioa amaitutakoan, aurreko saioan egindako jolasekin osaturiko fitxa bat banatzen dugu.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A