Pasaiako Udalak diru-laguntza emango die POLTSETAN errotulazioa euskaraz jartzen duten merkataritza-establezimenduei:
Diru-laguntzaren zenbatekoa:
- Poltsa lehen aldiz euskaraz jartzeagatik, fotolitoa ordainduko zaio establezimenduari, 125€ko mugapean eta lehenengo 5000 poltsen kostuaren %5, 200€ko mugapean.
- EROSI EUSKARAZ leloa eransteagatik, lehenengo 5000 poltsen kostuaren %5, 200€ko mugapean.
Baldintzak:
- Poltsaren errotulazio guztia euskaraz egotea, establezimenduaren izena, helbidea, bestelako datuak, ...
- Euskarazko testua zuzen idatzita jartzea. Horretarako, Euskara Zerbitzuak gainbegiratuko du.
- EROSI EUSKARAZ leloa jartzeko, poltsak euskara hutsean edo ele bitan egon behar du.
- EROSI EUSKARAZ leloa Udaleko Euskara Zerbitzuak emango dio.
- Udalarekiko betebeharrak (lizentziak, zergak) egunean izatea.
- Eskabide-orriarekin batera, faktura originala eta poltsaren ale bat aurkeztu behar dira.
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
- Eskabide-orria:Diru-laguntza eskuratu ahal izateko eskabide-orria behar bezala bete eta Euskara Zerbitzuan sarrera eman beharko zaio.
- Faktura originala.
- Poltsaren ale bat.