Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/03/08
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

Otsailaren 1etik 27ra: udal ludoteketan matrikulazio-epea zabalik da berriro. 

Antxo, Donibane eta Trintxerpe-San Pedroko ludotekek matrikulazio-epea zabaldu dute 2009-2010 ikasturteko bigarren zatirako, oraindik ludoteketako bazkide ez diren haurrek, nahi izanez gero, izana eman dezaten.

Zerbitzu hau 4 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta dago, udaleko Gazteria eta Kirol Sailaren esku dago, eta Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen du. Udalerrian oso harrera ona du, eta haur asko biltzen ditu: 250 haur inguruk dute aukera arratsaldeetan jardueretan parte hartzeko.

Ludoteketan egiten diren jardueren bidez, haurrei jolaserako eta harremanetarako gune bat eskaintzen zaie, behar-beharrezkoa dutena. Izan ere, haurrek jarduera gehiegi izan ohi dute, eta denbora gutxi dute jolas egiteko. Hala eta guztiz ere, haurrek euren garapenerako, afektibitatearen orekarako eta nortasunerako jolasa dute funtsezko jarduera. Horretarako, arlo horretan espezializatuta dauden lukotekarien laguntza dute.

Aldi berean, haurrek eskolan ikasten duten euskara aberasteko helburua dute, izan ere askotan ez dute handik kanpo hitz egiteko aukerarik izaten.

Hiru zentroek irekitzen dute astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 8etara; eta larunbatetan goizeko 11etatik eguerdiko ordu 1era.

Otsailetik ekainerako bigarren zati honetarako inskripzio-epea otsailaren 1ean irekiko da eta 27an bukatuko da. Ikasturte erdirako 23,75€ko kuota ezarri da.

Eskaera formalizatzen den une berean ordainduko da kuota. Era berean, instalazioak ezagutu nahi dituzten interesdun guztiek ludoteketan har dezakete hitzordua, lokalak ezagutzeko. Izena ematen duten haurrak ez daude egunero joatera behartuak; egoki irizten dioten egunetan joango dira.

Matrikula zuzenean egingo da Trintxerpe-San Pedroko ludotekan, Espinosa de los Monteros plazan (Tel.: 943-392510), Donibaneko ludotekan, J.J. Otaegi plazan (Tel.: 943 517290) eta Antxon, Azoka eraikinean (Tel.: 943 510645).
 


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A