Udal Euskaltegiak urtarrilaren 31tik otsailaren 5era arte XVI. Kultur Astea antolatu du. Euskaltegiak 25. urte betetzen dituen ikasturte honetan pasaitar guztiak gonbidatu nahi ditu antolatutako ekitaldietan parte har dezaten.
EGITARAUA
Ekitaldi guztiak Udal Euskaltegian izango dira. Sarrera librea da.
Urtarrilak 31 (IGANDEA)
Goizeko 09:30ean: Mendi buelta: SanPedrotik Sagues-era Ulian barrena (Mintzalagunekoen eskutik).
Otsailak 1 (ASTELEHENA)
Arratsaldeko 19:30ean: Solasaldia: Joxe Angel LUJANBIO eta Aitor BALDA arraunlariak euskaltegian.
Otsailak 2 (ASTEARTEA)
Arratsaldeko 19:00etan: Solasaldia: “Euskara eta Kirola”gai hartuta Mikel Astarloza txirrindularia
izango dugu geure artean.
Otsailak 3 (ASTEAZKENA)
Goizeko 10:00etan: Hitzaldia: “Pasaia” Koldo Izagirre idazlearen eskutik.
Arratsaldeko 15:30ean: Filme bat proiektatuko da euskaltegian.
Otsailak 4 (OSTEGUNA)
Arratsaldeko 19:00etan: Santa Agedako Koruak Gudarien enparantzatik irtengo dira
Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariekin.
Ondoren, afari-merienda.
Otsailak 5 (OSTIRALA)
Goizeko 10:00etan: “Mineritos” ikusentzunezkoa. Ander Izagirre kazetariaren eskutik.
Iluntzeko 20:30ean: Afaria Gartziategi sagardotegian (Autobusa dohain
Hogeitabosgarren urteurrenari amaiera emateko MAIATZAREN 29an, larunbata, BAZKARI HERRIKOIA egingo dugu ikasle eta irakasle ohiekin batera. Bazkarirako sarrerak apiriletik aurrera egongo dira salgai.