
Pasaiako udal ludoteketan laster bukatuko da ikasturtea; eta ondo bukatzeko, jarduera berezi ugari antolatu dituzte. Aurten 300 haur bazkidek hartu dute parte.
Handientzat irteera bat prestatu dute: ekainaren 13an, larunbata, Gorlizera joango dira ludotekako kide asko, ludotekariekin batera. Han eskalada eta body board egiteko aukera izango dute. Goizeko 10etan irtengo dira ludotekatik. Oraindik izena eman ez duten haurrek ekainaren 6a (larunbata) baino lehen eman behar dute izena, bai ludotekara joanez, edo bai 943392510 telefono-zenbakira deituz.
Bestalde, txikienek ekainaren 6an irteera egingo dute: lehenengo Txiki parkera joango dira, eta gero Larraulen bazkaldu eta arratsaldea bertan pasatuko dute. Arratsaldeko 5ak arte egongo dira han, eta gero ludoteketara itzuliko dira. Bi autobus joango dira.
Azkenik, eta urtero bezala, guztiek batera ikasturte amaierako festa egingo dute ekainaren 19an, ostirala, 17:30etik 19:30era. Festa horretan jolasak, tailerrak eta askaria izango dira.
Ludotekak gizarte- eta hezkuntza-ekipamendua dira, Pasaiako Gazteria eta Kirol Departamentuaren mende daude eta Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen ditu.