Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/05/15
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

30 y 31 de mayo y 1 de junio de 2008: Internado de fin de semana para aprender euskera

Barnetegia

Barnetegia

Pasaiako Udal Euskaltegiak asteburuko barnetegia antolatu du maiatzaren 30, 31 eta ekainaren 1erako.  Urtean bitan eratzen dira barnetegiok komunikagarritasun nahikoa duten ikasleei euskaraz aritzeko aukera emateko asmotan.
Hala, udazkenean Azkoitiko Kuku Herri aterpetxean egin zen ikasturteko lehen barnetegia eta oraingoa Baliarraingo Zartagi aterpetxean izango da.
Hona hemen egitaraua: Maiatzaren 30ean, ostirala, arratsaldeko 18:00ak aldera Trintxerpetik abiatuako gara Baliarrainera. Bertako aterpetxea ezagutu eta lekua hartu ondoren, inguruko bazterrak ikusten ibiliko gara; ondoren, afaldu eta afalostea... Hurrengo goizean, berriz, ondo gosalduta Zumarraga aldera joko dugu eta Antiguako ermitara hurbilduko gara bisitaldi gidatuan. Handik gertu bazkaldu, eta arratsalde partean Gabirira bilduko gara bertako abarkagile baten etxera. Hantxe emango dugu arratsaldea abarkagintza ezagutuz eta geu ere ordu batzuetan, behinik behin, abarkagile bihurtuz.
Igandean, eguraldia lagun, mendi bueltatxoa egitekotan gara: Baliarraindik Gaintza aldera eta buelta. Eguraldi txarra izanez gero, berriz, Zegamaraino igoko ginateke bertako “Egurraren museoa” ezagutzera. Ondoren, Zartagi aterpetxean bazkaldu eta berriketan aritu ostean, arratsalde erdian-edo egonaldia amaitutzat eman, eta Trintxerpera itzuliko gara.
Euskaraz hitz egiten erraztasuna hartu nahian bazabiltza, eta asteburu desberdin bat pasatzeko gogoz, har ezazu parte Pasaiako Udal Euskaltegiaren udaberriko barnetegian.
Informazio eske, jo ezazu udal euskaltegira (943004340) edota, euskal@pasaia.net helbidera. Izena emateko epea maiatzaren 20an amaitzen da.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A