Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/01/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

Argitalpenak 

imagen_trasparente
imagen_trasparente

EUSKARARI BURUZKO IKERLANAK

(soilik Euskaraz argitaratzen dira)
Atal honetan, Pasaiako euskarari buruz egin diren ikerlan argitaratuak soilik jaso ditugu. Hirurak aurretik paperean argitaratutako liburuak dira.
Pasaiako hizkuntzari buruz edo euskararen bilakaerari buruz egindako eta argitaratu gabeko beste azterlan batzuk ere sartuko ditugu aurrerago

- PASAIAKO EUSKAL KRONIKA ZAHARRAK

Antxon Elortegi Bilbao

Pasaiako kultur ondarearen zati bat kroniketan dago. Euskaraz idatzitako kronika horietan jasoa dago, neurri batean bederen, gure herriaren tradizio kulturala: ohiturak, zaletasunak, arrantzaren inguruko gorabeherak, gizarte harremanak, euskarekiko jokabideak eta abar. Gure aurrekoengandik, euskara mintzabide dutela, jasotako kultur ondasuna, alegia. Gure lanaren helburua, beraz, Pasaiako euskal kronikak biltzea eta herriko kronikarien lana ezagutaraztea izan da. Bildutako dokumentazioari esker, eta Pasaiako herri-kazetarien bi-tartez, joan berri den gizaldi baten euskarazko kronikagintza ezagutzeko parada izan dugu.

- PASAIAKO EUSKARAREN HISTORIA SOZIALA

Nagore Atela Gurrutxaga - Aurkene Isasi Salaberria - Jon Vicente Beltran

“Ezagutzen ez dena maitatzea ezinezkoa da“, dio esaera zaharrak. Horregatik, gure herriaren historia eta kulturaren errealitatea, eta halaber gure hizkuntzarena ere, ezin da ulertu, ezta errespetatu eta are gutxiago istiman izan ezagutzen ez bada.

Mendeetan zehar gizadiaren ondareari gure nortasuna, gure izaera, gure egiteko eta mintzatzeko era eskaini dizkiogu eta oraindik asko da emateko duguna ere. Baina beti gure ahalmenen garapenetik abiatuz. Globalizazioaz hainbat hitz egiten dugun honetan, gure nortasuna galtzeak denon ahulezia ekarriko luke.

- PASAIAKO HIZKERA

Joxe Luis Agirretxe Mitxelena - Mikel Lersundi Ayestaran - Ortzuri Olaetxea Rodriguez

Pasaiako herritik dator notizia... kantatu zuen bertsotan Xenpelar zenak, eta, hara non, berriz ere, Pasaiatik datorren notizia. Berri-emaileak, Joxe Luix Agirretxe lezoarra, Mikel Lersundi, Xenpelar bezala errenteriarra hau ere, eta Ortzuri Olaetxea pasaiatarra ditugu orain. Auzo-kontuak, hortaz; auzoak auzolanean.
1996an Pasaiako udalak bere udalerriko euskararen berezitasunak aztertzeko deia plazaratu zuen jendartean. Dei horri erantzunez aurkeztu ziren egitasmoen artean irabazi zuena da esku artean dugun liburu honen atzean dagoena.

imagen_trasparente
imagen_trasparente

SORGINARRI BILDUMA

(euskaraz eta gaztelaniaz)
Bilduma honen bitartez Pasaiaren historia eta ondarea ezagutarazi nahi dira; metodologia zientifikoa erabiliz, baina era erraz eta erakar-garrian, herritar guztiengana iritsi dadin.

1. PASAIA 1805-2005. 200 URTEKO BATASUNA (euskarazko bertsioa 12,8 Mb)

David Zapirain Karrika

Liburu honetan, Pasaiako Hiri berria jaio zeneko –1805eko ekainaren 1ean– historia jasotzen da. Ikuspegi ezin hobea eskaintzen digu, gainera: gipuzkoar udalerri berri bat sortzea aldarrikatzen zuen Karlos IV.aren Errege Agindua eragin zuten gertakari historikoen berri ematen du, baita aitzindarien berri ere, mendeetan zehar eginezina zirudiena ahalbidetu zuten horien berri, hain zuzen.

2. ONDARE INDUSTRIALA PASAIAN: DEFENTSA ETA ZABALPENA (euskarazko bertsioa 7,8 Mb)

Egileak: Beatriz Herreras, Josune Zaldua, Mikel Lertxundi, Larraitz Arretxea, Carlos Larrinaga, Alvaro Ricón, Aurkene Alzua, Basagaitz Gereño, Markel Mendizabal
Koordinazioa eta hitzaurrea: David Zapirain Karrika

Argitalpen honetan, Pasaiako industria-ondarearen balioari buruzko zenbait ikuspegi jasotzen dira. Gehienak, Mugimendu modernoari buruzko V. Jardunaldietan azaldu ziren. Industria-ondarea ezagutaraztea eta hura defendatu eta baloratzeko beharra sortzea dira helburu nagusiak.
 

3. PASAIA 1931-1939. ZANPATUEN OROIMINA (euskarazko bertsioa 9,8 Mb)

Xabier Portugal Arteaga

Liburuak kronologikoki aztertzen ditu II. Errepublika aldarrikatu zenetik Francisco Francok gidaturiko altxamendu militarra amaitu arte jazo ziren gertaera politiko garrantzizkoenak, eta haiek pasaitarren bizitzan izan zuten eragina. Baina liburuak ez du bakarrik hamarkada hartako gertaera politikoen azterketa egiten; horretaz gain, argibide ugari eskaintzen du pasaitarren gizarte eta ekonomia bizitzaz, udal eta kultur dinamikaz .

4. ARIZABALOTARRAK: ALDAKETA GARAIAK PASAIAN (euskarazko bertsioa: 8,3 Mb)

Juan Carlos Mora Afán

Pasaiako familia ahaltsuenetarikoa izan dugu Arizabalo sendia, batez ere XVIII. mendean zehar. XVI. mendeko Pasaiako izen handien oinordekoa izateaz gain, bere bilakaerak Pasaiakoarekin egiten du bat, gizarte tradizionala eta gizarte industrializatuaren arteko saltoan.

Honekin batera, 20008. urtean Arizabalo jauregian Udaletxearen egoitza kokatu da.

5. PASAIA: HASTAPENAK (XIV-XVI. MENDEAK). (euskarazko bertsioak 8,9 Mb)

Iago Irixoa Cortés.

Sorginarri bildumaren 5. zenbakiak gure herriaren jatorri eta hastapenen berri ematen digu. Gure barne-badiak eskaintzen zuen abaguneaz gozatzeko, bokalearen bi aldeetan bizileku gisa aukeratu zutenek, badiaren inguruko ikuspuntu orokorra zutela agerian uzten du Iago Irixoak egin duen ikerlanak. Harritzekoa da haiek izan zuten kemena eta adorea, eta benetan interesgarria badian eta badiaren magaletan, nola antolatu ziren ikustea, bai politikoki, bai ekonomikoki, baita sozialki ere.

7. PASAIA: HIRI-GARAPENA (euskarazko bertsioa 8,7 Mb)

David Zapirain Karrika, Iago Irixoa Cortés

Liburu hau bilduma honen 1. eta 3. zenbakien artean sar daiteke lasai asko (hemeretzigarren mendean duelako abiapuntua eta gerraren aurretik amaitzen delako), eta 2. eta 6. zenbakien pasarteak jasotzen dituelako (izan ere, bietan daude ondare industrialari buruzko testigantzak). Bertan merezitako lekua eman nahi zaie udal artxiboko planoei, irudi horiek oso baliagarriak baitira Pasaia etorkizunik gabeko arrantzaleen herrixka bat izatetik hiri txiki industrial bat izatera nola pasatu den ulertu ahal izateko. Hortaz, hemeretzigarren mendearen bukaeratik badiak izandako aldaketa
sakona irudiz hornitzeko erabili dira planoak: eremuaren bilakaera aztertzen da eta bertan kokatutako lantegiek, etxebizitzek, eraikinek eta giza-taldeak gizarte berri baten sorreran izandako garrantzia nabarmendu nahi izan da.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A