Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/02/27
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Otsailaren 29an: Pasaiako Musika Eskolako Big-Bandak 2008ko Jazzaldirako hautaketa-aldian parte hartuko du

Big Band<br/>

Big Band

Pasaia Musikaleko Big-Bandaren emanaldia izango da otsailaren 29an (ostirala) Victoria Eugeniako Klub Aretoan, 20:30ean. Honako hauek osatzen dute:
5 saxofoi, 4 tronpeta, 4 tronboi, bateria 1, gitarra elektriko 1, baxu elektriko 1 eta teklatu 1. Eta zuzendaria Fran Berra da.

10 urteko historia

Pasaia Musikaleko Big-Banda 1998/1999 ikasturtean jarri zen abian, jazza eta inprobisazioa lantzeko ikasgai gisa, Eduardo Salvadorren laguntzarekin. Pasaia Musikaleko ikasle ohi eta irakasleek osatzen dute. Kontzertuak eman dituzte Euskal Herriko hainbat musika eskolatan, musikaldietan, Zumaiako Uda Musikalean, Donibane Lohitzunen, Torrelavegako SER jaialdian, eta beste zenbait eszenatokitan.
Gaur Egun Big-Banda Pasaia Musikaleko irakasle den Fran Berrak zuzentzen du.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A