Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2007/11/13
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

2007ko azaroaren 23, 24 eta 25ean: Euskara Ikasteko asteburuko Barnetegia

imagen_trasparente

imagen_trasparente

Pasaiako Udal Euskaltegiak asteburuko barnetegia antolatu du.  Dagoeneko badira zazpi urte antolatzen hasi ginela.

Ikasturtero bi antolatzen ditugu: bata udazkenean eta bestea udaberrian. Oraingoan Azkoitiako Kuku herri aterpetxera joango gara. Euskaraz hitz egiteaz gain, inguruak ezagutzeko aprobetxatuko dugu.. Barnetegia azaroaren 23tik 25era izango da. Azaroaren 23an, ostiralean, arratsaldeko 18:00ak aldera Trintxerpetik abiatuko gara eta 25ean, igandean, arratsalde partean itzuliko gara. Prezioa 65 euro da (asteburu osoa, mantenua barne)

Normalean 15 bat laguneko taldea osatzen da eta guztiek izaten dute euskaraz komunikatzeko gaitasuna.
Gehienak euskaltegiko ikasleak izaten dira, baina euskaltegian inoiz ibili gabekoak ere joaten dira. Beraz, interesaturik dagoen edonork parte har dezake

Ostiralean, Trintxerpetik irten eta Kuku herri aterpetxera joango gara. Han logelak aukeratu ondoren, elkar ezagutzeari ekingo diogu. Ondoren afaldu eta nahi duenak Azkoitian edo Azpeitian gaueko giroaz gozatzeko aukera izango du.
Hurrengo goizean nagiak atera eta gosaldutakoan, Azkoitia herria eta bertako azoka ezagutuko ditugu. Lasai ederrean bazkaldu eta Loiola Santutegia bisitatu ostean Azpeitia aldera joko dugu. Aterpetxean afaldu, berriketa saioa egin eta San Andres jaien aitzakian antolatzen duten danborrada ikustera jaitsiko gara.
Igandean, berriz, inguruko parajeez gozatuz, ibilaldi polit bat egingo dugu bazkaria hobeto estimatzeko. Bazkal ondoren, trasteak jaso eta etxera itzuliko gara.

Dena den zergatik deitzen ote diote Kuku herri aterpetxe honi? Udaberrian kukua Euskal Herrira etortzen denean lehenengo inguru honetan kantatzen duelako? Azkoitiarrek aurpegia emateko adorerik ez dutelako eta kuku egin eta atzera egiten dutelako? Beti zelatan ibiltzen direlako? Ala kukuentzat toki paregabea izaki, ugari izaten zirelako?

Eta zer moduz moldatzen ote dira “xakelak” eta “zapuek”?

Ea barnetegitik bueltan etortzen garenean honen guztiaren jakitun garen.

Asteburua euskaraz hitz eginez pasa nahi baduzu; lagun berriak egin nahi badituzu; harreman berri horiek eukaraz egin nahi badituzu; Azkoitia, Azpeitia, Loiola,... ezagutu nahi badituzu; ondo pasa nahi baduzu eta euskaraz komunikatzeko gai bazara; dei ezazu 943 00 43 40 telefonora eta Gemaz edo Kontsueloz galdetu; bestela euskal@pasaia.net  helbidera idatzi.  


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A