Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/09/08
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia
    Laguntza

10-11 Ikasturtea. Informazioa 

MATRIKULALDIA

Ikasturte osorako:
Matrikula epea:               2010eko irailaren 1etik 17ra
Ikastaroaren hasiera:    2010eko irailaren 23an
Ikastaroaren amaiera:   2011eko ekainaren 17an

2011ko Uztailerako:
Matrikula epea:                  Maiatzaren bigarren astetik ekainaren hirugarrenera 
Ikastaroaren hasiera:       2011ko ekainaren 27an
Ikastaroaren amaiera:      2011ko uztailaren 22an

2011ko Irailerako:
Matrikula epea:                   Ekainaren bigarren astetik uztailaren hirugarrenera
Ikastaroaren hasiera:        2011ko irailaren 2an
Ikastaroaren amaiera:       2011ko irailaren 28an

Informazioa eta izen-ematea:

Pasaiako Udal Euskaltegia
Euskadi Etorb.  61   (Anbulatorioaren ondoan)
Tel.:    943  00 43 40
euskal@pasaia.net

PREZIOAK
 IRAILETIK EKAINERA
  Pasaian erroldatuak Pasaian erroldatu gabeak
Egunean 2 eskola ordu 422,40 € 440,72 €
BOGA 468 € 486,20 €
Enpresa, ikastetxe edo erakundeek antolatuako Ikastaroak: orduko/taldeko 37,70 €
Mintzalaguna DOHAINIK
Mintzatratuak DOHAINIK

DIRU-LAGUNTZAK
Pasaiako ikasleek ikasturte amaieran diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Pasaian erroldatua egotea
  • Ikastaroa amaitzea
  • Eskola orduen %20 baino gutxiagotan huts egitea
  • Euskaltegiak jartzen dituen ebaluazio-frogak egitea.
  • Irakaslearen txostena ona izatea
  • Matrikula ezartzen den epeetan ordaintzea

Baldintza horiek betetzen badituzte,

  • Ikasle langabetuei matrikularen %75 itzuliko zaie( INEMeko langabetu-txartelean sei hilabeteko antzinatasuna eduki eta eguneratua ekarrita)
  • Lanean ari diren ikasleei  matrikularen %50 itzuliko zaie.

Pasaiako erroldan ez dauden ikasleek ere dirulaguntzak eskura ditzakete euren herrian bertan. Horretarako euskaltegian behar den dokumentazioa bideratzen laguntzen diegu.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A