Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/01/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

Aurkezpena 

Txintxerpeko Trintxer jauregia
Txintxerpeko Trintxer jauregia

PASAIA MUSIKAL 1990. urtean sortu zen, Pasai Donibaneko Itsasmendik, Pasai Antxoko Pasaitarra abesbatzak eta Trintxerpeko Illunbe musika-elkarteak bat eginda. Elkarte horiek urte askotan zehar arduratu dira bakoitza bere barrutiko musika-kulturaz.

Egun, Txintxerpeko Trintxer jauregian dugu egoitza nagusia, eta ikastaroak barrutietan ematen ditugu.

Duela zenbait urte, 1966ko planeko ikasketa arautuak desagertu ziren. Hori dela-eta, gure zentroak izendapena aldatu zuen, eta kontserbatorio izatetik musika-eskola izatera igaro da; hau da, ikasketak ez daude araututa, eta imajina ditzakegun aukera guztiek dute lekua bertan.

Lau urtetik aurrera, musikaren munduan barneratzeko aukera ematen dugu; adin horretatik aurrera, gainera, ez dago adin-mugarik. Azken urteetan nabarmena izan da ikasle helduen kopuruaren gorakada.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A