
ITSAS GELA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, gazteei eta helduei hain eder eta ezezaguna den itsasoaren mundua ezagutarazi nahi diena. Ekimenen eta ekintzen bidez, gure itsasoarekin erlazionaturiko hainbat aisialdi-, heziketa- eta ikerkuntza-aukera eman nahi dituzte, modu horretan itsas inguruarekiko errespetua, babesa, ikerketa eta, batez ere, gozamena bultzatuz.
Itsas-ingurura lehenengo gerturatze-gidatua eginez, mundu horrekiko interesa eta errespetua ereitea da helburua, ingurutik hasi eta bertako biztanleenganaino, garatu eta babestu beharreko berezko balorea dela jabetzeko.

Bisita gidatuak badian
Pasaiako badiak eta portuak txoko ugari ditu haietan galdu ahal izateko.
Pasaiako badian zehar egindako bisitetan, Gipuzkoako porturik garrantzitsuenaren errealitateak ezagutuko ditugu.
Bestalde, Pasaiako badiak oso egitura berezia du eta pentsalari eta artista askorentzat, etorri handiko gunea izan da; hor dugu Victor Hugo Frantziako idazle erromantikoaren kasua. Bere ikuspegian oinarrituta, Pasaiako toki berezienetan murgilduko gara. Ildo horri jarraiki, bisita gidatuak diseinatzeko orduan, bere idazkiak hartu dira kontuan.
Itsas Gela
Euskadi Etorbidea, z/g. Ziriza eraikina
20110 Pasai San Pedro
PASAIA
Telefono-zenbakia: (00 34) 619 814 225
Helbide elektronikoa: itsasgela@hotmail.com
Web orria: www.itsasgela.org