Paintballa kirol suspergarria da, abenturazkoa. Bertan, oso garrantzitsuak dira ekintza, trebezia eta estrategia. Bi talde antolatzen dira eta aurpegia nahiz burua babesteko maskara bana ematen zaie taldekideei eta lan-jantzia ere jantzi behar dute. Markatzaileak (pistolak) 100 pintura-bola dauzka. Hainbat joko-mota daude, baina guztietarako bi talde behar dira eta elkarren artean borrokatzen dute, helburu baten bila. Pintura-bolak etengabe botatzen dituzte. Bolen barruan, elikagai-gelatinak daude, koloratzailedunak (biodegradagarriak eta garbitzeko errazak). Objektu solidoaren kontra jotzean, lehertu egiten dira eta arerioa zikintzen dute.
PaintBall Donosti
Jaizkibel errepidea, z/g. 2. km-a
20110 Pasai Donibane
PASAIA
Telefono-zenbakia: (00 34) 661 923 592
JaizkiBall
Jaizkibel errepidea, z/g. 5.-6. km-a (Etxebeste askaldegiaren ondoan)
20110 Pasai Donibane
PASAIA
Telefono-zenbakia: (00 34) 647 929 212
Helbide elektronikoa: reservas@jaizkibal.com
Web orria: www.jaizkiball.com