Soka enpresari esker, modu berezian gozatu ahal izango dugu Oarsoaldeaz; hau da, globoz. Eskualdea ikuspuntu berezitik ikusiko dugu, goitik, alegia, eta orografiaren xehetasun bereziei erreparatu ahal izango diegu.
Enpresak "haizeekin batera mugitzeko, aske arnasteko eta eguneroko mugak gainditzeko" gonbita luzatzen du.
Hegaldiak ordubete ingurukoak izaten dira eta bi-sei pertsonentzat (gehi gidaria) prestatuta daude globoak. 25 pertsonatik gorako taldeentzako hegaldiak ere antolatzen dira.
Hegaldietan, gainera, pic nic-a emango zaizue, baita cavarekin topa egiteko aukera ere. Gainera, diploma pertsonalizatua ere oparitzen da.
Bezero guztientzat pentsatutako jarduera da eta, urte osoan zehar, egunero dago hori egiteko aukera.
OHARRA: aldez aurretik hitzartu behar da.
Soka
Gelasio Aranburu, 6 behea
20110
Pasai Antxo
Telefono-zenbakia: (00 34) 943 527 142 / 615 784 072
Fax-zenbakia: (00 34) 943 527 142
Helbide elektronikoa: soka@arrakis.es
Web orria: www.arrakis.es/~soka