Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/05/07
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

Oarsoaldea 

Kontaktua:
Oarsoaldea Eskualdeko Turismo Bulegoa
Donibane kalea, 11
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
Telefono-zenbakia: (00 34) 943 494 521
Fax-zenbakia: (00 34) 943 494 614
Helbide elektronikoa: turismo@oarsoaldea.net

Web orriak:
oarsoaldea-turismo.net
www.oarsoaldea.net

Oarsoaldea osatzen duten udalerrien hiriguneak (Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzun) Erdi Arokoak dira.

Eskualdearen kokapenak eta itsas tradizioak Pasai Donibaneko eta Pasai San Pedroko hirigune historikoak egituratu dituzte. Batean zein bestean, barne-kale bakarra da nagusi. Lezok, itsas bokazioa alde batera utzi gabe, Kristo Sainduaren inguruan du egituratua hirigune historikoa. Errenterian Jasokundeko Andra Mariren parrokia-eliza da erreferentzia. Hori oinarritzat hartuta sortzen dira hirigune historikoa osatzen duten kaleak. Oiartzunen, Lartaungo San Esteban elizak eta erromesen ospitaleak gainerako kale guztiak antolatzen dituzte; armarridun etxeak ere badaude.

Ildo horri jarraiki, Pasaiako eta Lezoko hirigune historikoetan itsasoari, abenturari eta zorteari emandako historiaren usaina eta zaporea dastatuko ditugu. Errenteriako hirigune historikoan bizi da jende gehien. Bertan murgilduz gero, merkataritzan aritu zen hiriaren iragana ezagutuko dugu; itsas iraganaren arrastoak ere aurki daitezke, gainera, oraindik. Oiartzungo Santiago bideak, parrokia-elizak, udaletxeak nahiz armarridun etxeek herritarren bizimoduaren lasaitasunaren eta adeitasunaren berri emango digute.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A