Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2007/10/11
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Hirigune historikoak

Pasaiako herriak lau barruti ditu: Donibane, San Pedro, Trintxerpe eta Antxo. Historikoki Pasaiako Badia Donibaneko eta San Pedroko hiriguneek bete dute. Itsas zaporea duten bi barruti dira eta bata bestearen parean bizi izan dira beti: hain hurbil itsasoz, hain urrun lehorrez. Biak arrantzaleen hirigune ederrak osatzen dituzte, Antxo eta Trintxerpe industria-guneei kontrajarriz. Azken biak askoz beranduago eratu ziren, Pasaiako portuak garrantzia hartzen zuen heinean. Gaur egun zama-porturik garrantzitsuena da herrialdean.

Gure kultura-ibilbidea egiteko, Donibaneko eta San Pedroko aintzinako hiriguneetan barneratuko gara. Bi hirigune historikoek Donostiaren eta Hondarribiaren fundazioan dute jatorria. Izan ere, Pasai San Pedro zenbait mendetan Donostiaren auzoa izan da eta Pasai Donibane Hondarribiarena. Jada 1765ean udal-agintariek Madrilera idazkia bidali zuten eta Koroara iritsi zen. Zatiketen eragozpenez kexu ziren.

Horrela, bada, 1770ean Pasai Donibane Hondarribiatik bereizi zen eta azkenean bere udalerria osatu zuen. Pasai San Pedrok 1805era arte itxaron behar izan zuen hori bera lortzeko. Hala eta guztiz ere, Independentziaren Guda amaitu zenera arte ezin izan zen dekretu hori gauzatu.

Pasai Antxoko barrutia askoz beranduago sortu zen, XIX. mendearen amaieran. Sorburua trenbidea eta Nazional 1 errepidea izan ziren. Azkenik, Trintxerpe XX. mendearen bigarren erdian sortu zen eta portuko arrantza-lanek garrantzia handia izan zuten sorrera horretan.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A