Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/05/13
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Natura

Jaizkibel

Jaizkibel

Oarsoaldeako eskualdeari naturaren usaina dario alde guztietatik: Ulia eta Jaizkibel mendiak, San Markos eta Aiako Harria natura-parkea.

Toki horietara guztietara aise irits daiteke eta ibilbide egokiak daude natura edo mendia maite duten mendizale trebeentzat eta eskarmentu handikoentzat.

Itsasoa geldiarazten duten itsaslabarren gainean, Ulia menditik abiatu eta Donostiaraino iritsiko gara. Jaizkibel mendian dorreak izango dira gidariak. Bada denbora Hondarribiari inbasioen eta arriskuen berri ematen diotela. Aiako Harrian baso ikaragarriak daude eta, bertan, hiriko zibilizazioaz ahazteko aukera izango dugu. San Markosek zuzenean jarriko gaitu harremanetan Lau Haizetako parkearekin eta paseatzeko prestatuta dauden ibilbideen 44 km-tan natura besterik ez dugu arnastuko.

Oarsoaldeak haritzen eta pagoen usaina du, eskualdean zuhaitz horiz osatutako basoak baitira nagusi. Gainera, abegitsua eta malkartsua da. Ezaugarri horiekin guztiekin, ingurune hori ezagutzeko eta gure sentimenduak berreskuratzeko gonbita luzatzen digu.

Kontaktua:

Oarsoaldea Eskualdeko Turismo Bulegoa
Donibane kalea, z/g
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
Telefono-zenbakia: (00 34) 943 494 521
Fax-zenbakia: (00 34) 943 494 614
Helbide elektronikoa: turismo@oarsoaldea.net


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A