
Ondartxoko Itsas Kulturaren Zentro berri hau bisitarientzat zabalik dagoen ontziola bat da; euskal itsasontzi tradizionalak sustatzea eta mantentzea du helburu. Ontzigunea deritzon espazioan Gipuzkoako Foru Aldundiak Untzi Museoaren bitartez bildutako ontziak gordetzen dira, eta baita Albaolak eraikitako euskal ontzi tradizionalen erreplikak ere.
Ontzi Tradizionalen Ikerketa eta Eraikuntza Zentro berrian bisitariek ondare-balioa duten ontziak eraikitzeko eta zaharberritzeko prozesuak ikusi ahal izango dituzte. Jaizkibel bapore-draga ere ikusi ahal izango da, Pasaiako portuan 50 urtez, 80. hamarkadaren hondarreraino, lanean aritu dena.
Ondartxok Pasaiako Badiarantz zabaltzen ditu ateak, bertako itsas tradizioaren historia aberatsak blai-blai egin dezan, galeoi, bale-ontzi eta itsas ibilbide urrunetara bidaiatuz.
Kokapena: Ondartxo pasealekua, 1, 20110 Pasai San Pedro (ikus kokapena Google Maps-en)
Harremanetarako:
Albaola Elkartea
Tel.: (00 34) 943 392 426
bisitak@albaola.com
Informazio gehiago:
Ondartxok euskaldunon eta itsasoaren artean dagoen harreman estua ezagutzeko aukera ematen du, itsasontzi tradizionalen bitartez.
Datu Interesgarriak:
Ordutegia:
Aste Santutik (barne) irailaren 30 arte:
Asteazkenetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Igandeetan: 10:00-14:00
Urriaren 1etik Aste Santura arte:
Asteazkenetik larunbatera:
10:00-14:00 / 15:00-18:00
Bisita gidatuak:
Iraupena: 45 min. (orduro)
Erreserba egitea gomendatzen da
Tarifak:
Helduak: 3€
16 urte artekoak, 65 urtetik gorakoak eta gutxienez 10 laguneko taldeak: 2€