Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2007/07/18
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia
    Laguntza

Portada erromanikoa eta gotikoa 

imagen_trasparente
imagen_trasparente

Egungo Pasai San Pedroko kanposantuan udalerriaren ondare-hondar historiko zaharrenak kontserbatzen dira. Jatorrizko eliza izan zenaren kanpoko itxituren hormak ikus daitezke bertan. Donostiako artzapez-barrutiaren mende zegoen eta 1450-1460 bitartean egin zen. XVIII. mendearen lehenengo erdian suntsitu zuten.

Arku erromanikoa
Arku erromanikoa

Muino txiki batean dago eta egun portada erromanikoa soilik kontserbatzen da. Hormatuta dago eta lau arkiboltak osatzen dute. Arkuak zutabe-sortetatik ateratzen dira eta inpostak kapitel-itxura du.

Arku gotikoa
Arku gotikoa

Portada gotikoa ere badu, kanposantura sartzeko. Arku zorrotzaren sarbideak hiru arkibolta ditu. Barruko bi arkuetako giltzarrietan erliebean egindako xehetasunak zeuden eta bat desagertu egin da. Portada hareharri-silarrizko horman sartuta dago eta irregular samarra da.

Barruan azpimarratzekoa da Joaquin Ferrer astronomo eta geografoaren omenez egindako kapera. Bere ondorengoek egin zuten 1865ean.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A