Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/18
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

2011ko urtarrila: ITSASALDIA, Euskal Itsasoen Jaialdia antolatzeko Bilboko Itsasadarra Itsas Museoarekin hitzarmena 

Mater
Mater

ITSASALDIA Euskal Itsasoen Jaialdia, ITSASGELA eta ITSASPLANET elkarte kulturalek elkarrekin ekoizten duten programa da. IV. Belaunaldiko Turismoaren arlo berriaren inguruan sorturiko komunikazio programa hau Euskal Kostako itsas-arrantza errekurtsoen potentzialtasunak garatzen laguntzea du helburu.

Ekimen berezi hau, euskal itsas ondarea zabaldu eta sustatzearen helburua konpartitzen duten irabazi asmorik gabeko bi elkarteetatik sortzen da. Programaren azken helburua, bertako itsas nahiz arrantza baliabideak suspertzen laguntzea da eta horretarako, MATER itsasontzi‐museoaren porturatzearekin loturiko jardunaldi turistiko, kultural eta bertako baliabideak erakutsiko dituen beste hainbat jaialdi antolatzea pentsatzen da.

Bi elkarte hauek sinatu berri dute Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Fundazioarekin kolaborazio hitzarmena. Honen arabera ITSASALDIA proiektua 2011. urtean Bilbon garatuko da eta honekin batera Euskal Kostako Itsas Turismo I. Azoka antolatuko da ere bai.

ITSASALDIA egitasmoa honetan datza: MATER museo‐barkua hala eskatzen duten Kantauriko kaietara eramango da, euskal itsas ondarea zabaltzen laguntzeko, eta gainera, itsas kultura berri bat sustatzeko, IV. belaunaldiko turismoaren baitan sortzen ari den arlo ekonomiko berri eta indartsuari lotua.

Programa hau tokiko eragile eta jendaurrekoari zuzenduta dago eta itsas kulturarekin zerikusia duten jai, kultur eta turismo jarduera zenbait uztartzen ditu: itsas kutsuko baliabideetara bisita gidatuak; tokiko itsas ingurumen eta kultura arloko hitzaldiak; marketin tailerrak; itsasoarekin erlazionaturiko eskuz egindako produktuen erakusketa eta azokak; antzerki, dantza eta kirola ikuskizun itsastarrak; hainbat jarduera kultural, turistiko eta festagarri euskal itsas unibertsoarekin loturik.

Bilboko kasuan gainera, ITSASALDIArekin batera Euskal Kostako Itsas turismo I. Azoka ekimena martxan jarriko da.

ITSAS GELA elkartearen xedea MATER itsasontziaren parte hartzarekin batera Pasaialdeko itsas kultura zabaltzea da eta gure nahia gure herrian bertan ITSASALDIA, Euskal Itsasoen Jaialdia gauzatzea izango litzateke.
 


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A