Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/04/19
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

Otsailaren 12an: Gipuzkoako trialsin txapelketa Arrokaundietan 

Otsailaren 12an, igandea, Donibane K.J.K.E.-k Pasaiako Gazteria eta Kirola Departamentuaren laguntzarekin batera, Gipuzkoako Trialsin Txapelketarako baliagarria den proba antolatu du. Arrokaundietako landan izango da.Ondoren zehazten dira aurtengo ekitaldiaren xehetasunak:

  • EGUNA: OTSAILAK 12 (gandea)
  • ORDUA: 10:30ean.
  • TOKIA: ARROKAUNDIETA aterpetxean(PASAI DONIBANE)
imagen_trasparente
imagen_trasparente
MAILAK
  MUTILAK NESKAK URTEA
SUPERCLASS maila ORIA maila ORIA Txapelketa osorako parte hartzaileak aukeratua.
JUNIOR maila GORRIA maila URDINA 97 eta aurrekoak
INFANTILAK maila URDINA maila ZURIA 1998-1999
ALEBINAK maila ZURIA maila ZURIA 20002001
BENJAMINAK maila ZURIA 2002 eta 2003: sustapeneko kategoria; zona bereziak jarriko ditugu horientzat, helburua ikastea izango da, ez lehiatzea. Beraz, guztiei aitorpen bera egingo diegu, ez sailkapenaren araberakoa.

Kirola
Trialsin espezialitatean txirrindulariek “zona” batzuetan dauden oztopoak gainditu behar dituzte. Beraz, ezaugarririk funtsezkoena oreka, malgutasuna eta zalutasuna lantzea da.
Zonak inguru natural batean mugatutako areak dira, edota artifizialki jarri direnak. Zonen arteko ibilbidea laburra da, gehienez ere, bi kilometro eta erdikoa.
Txirrindulariek ahalik eta garbien pasatu behar dituzte, hutsegiteak eginez gero, puntu negatiboak izango baitituzte. Horrela, txirrindulariek oinak lurrera botatzen dituzten bakoitzean puntu bat galduko dute.
Trialsinean oztopoak jartzen dira, txirrindularien adina, tamaina eta gaitasun fisikoak kontuan hartuta.

Txapelketa
Txapelketaren helburua trialsina ikasleen artean zabaltzea da, izadia errespetatzen erakutsiz eta kirolari gisa heziz.
Batez ere parte-hartzaileek jolasean ibiltzea lortu nahi dugu.
GIPUZKOAKO TXIRRINDULARITZA ELKARGOAk emango dizkie bizikletak eta kaskoak txirrindulariei, nahi duten guztiek parte hartzea baita helburua.
Parte-hartzaileek fitxa bana beharko dute, eta beren datuak jarri beharko dituzte. Datu base bat eduki nahi dugu gainerako proben berri emateko, eta parte hartzera animatzeko.

IZEN-EMATEA, IBILBIDEA ETA ZAILTASUNAK
Izen-emateak probaren egunean kontroleko mahaian egin behar dira, eta nahitaez bete behar dira izen-emate orriak. Juniorrek URTEKO LIZENTZIA eduki behar dute, eta besteek urteko Eskolarteko lizentzia eduki behar dute.
Itzuliak ez dira 2,5 km baino luzeagoak izango, eta zonen luzera 20 metrotik beherakoa izango da, eta zabalera metro batetik gorakoa.
Bost zona egongo dira, hiru aldiz pasatu beharrekoak. Txirrindulariek nahi duten ordenan pasa ditzakete.
Txirrindulariak bere txartelaren kolorearen geziei jarraituz egin behar ditu zonak eta nahitaezko pasabideak, eta ezingo da besteetatik pasa.

PROBAREN SAILKAPENA
Kategoria bakoitzeko irabazlea guztira penalizazio gutxien duena izango da.
Desberdintzea: zero gehien egin dituenak irabaziko du. Berdinketak jarraitzen badu, bateko gehien dituenak irabaziko du, etab. Artean ere berdinketa badago azkarren egin duenak. Salbuespena: podiumera iristeko aukera duten parte-hartzaileak. Horiek epaimahai teknikoak zehaztuko duen zona bat egin beharko dute berdinketa desegin arte.

DESKALIFIKAZIOA
Probak dituen hiru orduen barruan sartzen ez dena.
Proba amaitu ondoren, bere txartela kontroleko mahaian entregatzen ez duena.
Zona guztietan kaskoa jantzi ez duena.
Zonak saiatzea.

TXAPELKETAKO SAILKAPENA
Gipuzkoako Eskolarteko Jokoetan 2011-2012 ikasturtean parte hartzeko aukera izango dute irakaskuntza ez-unibertsitarioko edozein ikastetxetan matrikulatuta dauden ikasleak, epe barruan izena eman dutenak eta Eskolarteko jokoen arauak betetzen dituztenak; baita Gipuzkoan federatutako guztiek ere.
Burututako proben %50ean lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan (“proba kopurua x 1/2, gorantz borobilduko da); txirrindulariek ateratako puntuaziorik txarrenak alde batera utziko dira.
Berdinketa dagoenean, konputatu ez diren probetatik onena hartuko da; berdinketak jarraituz gero, hurrengoa, eta horrela hurrenez hurren. Artean ere berdinketa badago, sailkapenik onenak atera dituena izango da irabazle, eta azkenik azken probako sailkapenik onena duena.
Proba bakoitzeko puntuak ondoko era honetan emango dira: 1: 15 puntu; 2: 12 puntu; 3: 10 puntu; 4: 8 puntu.; 5: 6 puntu; 6: 4 puntu; 7: 2 puntu.

JANZKERA
Kaskoa eta zango-babesak nahitaez jantzi behar dira.

ZAILTASUN HAUTAKETA
Nahi izanez gero, txirrindulariek zailtasun handiagoko zonak ere egin ditzakete: beren kategorian puntuatuko dute eta 25 puntuko gainsaria edukiko dute; zona errazagoak ere aukera ditzakete. Errazagoren bat aukeratzen badute, 100 puntu erantsi behar dira kolorearen zailtasunean egindako beheranzko aukeraketa bakoitzeko.
Dena dela, oztopoen aldaketaren berri eman behar zaio epaimahaiari, eta bere txartelaren ordez hautatutako koloreko beste bat hartu behar du. Epaileek txartelaren koloreari bakarrik begiratuko diote zona batera edo bestera sartzen uzteko orduan.

EPAIMAHAI TEKNIKOA (BATZORDEKO 3 KIDE AGIRIDUN)
Lehiaketan azken erabakia hartzen duen organoa da.
Hauek dira zereginak: erregelamendua betetzen dela zaintzea; penalizazioak jartzea; sailkapenak izenpetzea; probaren denbora osoa (salbuespenez) aldatzea, aldez aurretik jarritako denboraren amaiera baino ordubete lehenago txirrindulariei adierazi ondoren; eta podiumerako aukera dutenen desberdintzea gainbegiratzea.

SARIAK
Probaren antolatzaileek gutxienez lehenari trofeoa eman behar diote, eta dominak bigarrenari eta hirugarrenari, txapelketan dei egindako bost kategorietan.
Parte-hartzaile guztiak izendatuko dira
Hasi berriei ez zaie trofeorik emango, ez delako kategoria horretako txapelketarik dei egingo, euskal kirolari buruzko legeriari jarraituz.
Superclass kategorian diru-sariak eman daitezke.
Txapelketako 4 kategorietako lehenengo hiru sailkatuei diploma eta domina emango zaizkie.

ZONAKO EPAILEAREN ARAUTEGI PARTIKULARRA
ZONAREN MUGAK

  • Bera da zonako epaile bakarra. Zona libre uztera behartuko ditu han daudenak, eta gero txirrindulariei banaka-banaka zonan sartzeko agindua emango die.
  • Zonan sartzeko ordena: parte-hartzaileek zona bakoitzeko epaileari zein ordenatan ematen dioten txartela, ordena horretan egingo da. Parte-hartzaileren batek egin berri duen zona berriro egin nahi badu, orduan dagoen ilarako azken lekuan jarri behar du.
  • Txirrindulariak bere txartelaren kolorearen geziei jarraituz egin behar ditu zonak eta nahitaezko pasabideak, eta ezingo da besteetatik pasa.
  • Zona hasi eta amaituko da aurreko gurpilaren ardatzak sarrera eta irteerako irudizko zeharkako lerroak zeharkatzen dituenean.
  • Txirrindularia zona baten barruan dagoenean ezingo du errepikatu, beste batek oztopatu egin duenean izan ezik. Kasu horietan bakarrik errepika dezake, eta oztopatu duten lekuraino zituen puntuak eta denbora kontuan edukiko dira, eta ondoren egingo dituenak erantsiko zaizkio.
  • Epaileak txirrindulariak zona uztera derrigortu ditzakete, porrot egin badude.
  • Epaileak ez dio inori zonan sartzen utziko kaskorik gabe.
  • Epaileak eskuko hatzekin zenbatu eta adieraziko ditu puntuak


PUNTUAZIOAK

  • 0 puntu: oin, oinpunta, eskuleku, pedal edo babesgarriaz ez bada baliatzen.
  • 1 puntu: oin, oinpunta, eskuleku, pedal edo babesgarriaz behin baliatzen bada.
  • 2 puntu: oin, oinpunta, eskuleku, pedal edo babesgarriaz bi aldiz baliatzen bada.
  • 3 puntu: oin, oinpunta, eskuleku, pedal edo babesgarriaz hiru aldiz baliatzen bada, edo oina herrestan eramaten badu.
  • 4 puntu: oin, oinpunta, eskuleku, pedal edo babesgarriaz lau aldiz baliatzen bada, edo oina herrestan eramaten badu.
  • 5 puntu: oin, oinpunta, eskuleku, pedal edo babesgarriaz bost aldiz baliatzen bada edo porrot egiten badu.
  • 10 puntu: txirrindulariaren laguntzaileak edo familiakoren batek epaileari zerbait esaten badio,
  • 10 puntu: zona aldatu egiten badu, epailearekin eztabaidan hasten bada modu txarrez, kiroltasunaren kontrako portaera badu, hitz zatarrak edo irainak esaten baditu.

PORROTA (5 puntu)

  • Oina ez den gorputzeko beste atal batez baliatzea.
  • Bi oinez batera baliatzea.
  • Oina eta eskulekua biak batera lurrean egotea.
  • Koadroaren alde batera gorputza pasatuz jaistea bizikletatik, hau da, oin bakoitza bizikletaren alde banatara ez dagoenean.
  • Xingolatik edo sarreratik irtetea zonatik (gurpilaren ardatzari eta /edo pneumatikoari begiratuko zaio).
  • Xingola puskatzea.
  • Xingola edo nahitaezko pasabidea gurpilaren ardatzarekin zeharkatzea (gurpila lurrean zein airean dabilela), edo txirrindulariak duen txartelaren koloreko geziek seinalatutako nahitaezko pasabideen artean ez pasatzea.
  • Bi gurpilak zonaren barruan daudenean, bizikletaren koadroak xingola zeharkatzen badu.
  • Bi minutu eta erdi baino gehiago behar izatea zona zeharkatzeko. Azkeneko 30, 20 eta 0 segundoak ozenki kantatuko ditu epaileak.

 
EZ DU PENALIZAZIORIK

  • Ez da porrota izango alde bateko oina eta beste aldeko pedala batera egotea lurrean (oinarengatik puntu bat eta beste bat pedalarengatik)
  • Xingola gurpilarekin zapaltzea, neumatikoak ez badu zonaren kanpoaldea ukitzen.
  • Gorputzaren edozein atalekin nahi gabe ukitzea.
  • Oina bere lekuan jiratzea, lekutik mugitu gabe.

| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A