
Aurreko urteetan egin den moduan, Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak kirola sustatzeko "UDA 2010" kanpaina babestu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Pasaiako zenbait klubekin elkarlanean. Kanpainaren helburua da Pasaian bereziki udan egiten diren kirolak sustatzea.
Kanpaina hau 8 eta 16 urte bitarteko haur eta ikasleei zuzenduta dago. Ikastaro hauek egingo dira aurten: piraguismoa eta mendiko bizikleta.
Piraguismo-ikastaroak ekainaren bukaeratik irailaren hasierara arte izango dira, eta Pasaia Kayak 2005 K-ek (Tel: 664770741 pasaiakayak@pasaiakayak.com) emango ditu Kalparraren egoitzan ( San Pedro). Goizez eta arratsaldez izango dira, eta hainbat ordutegi dago aukeran. Ezinbestekoa da igerian jakitea eta gutxienez 8 urte izatea. Matrikula 40 €-koa da.
Mendiko bizikletari buruzko ikastaroak eskualdeko mendietan egingo dira, eta Trintxerpe Atletiko Klubak emango ditu (Telefono zenbakiak: 943-016498 eta 670-635552), ekainaren bukaeratik abuztuaren bukaerara arte, goizez. Bizikleta eta kaskoa behar-beharrezkoak dira. Matrikula 15 €-koa da.
Kanpaina honetako ikastaroak ekainaren 28tik irailaren 3ra bitartean egingo dira.
Matrikulazio-epea zabalik dago. Lehenbailehen izena emateko gomendioa egiten dugu; plaza-kopurua mugatua delako, eta izena ematearen hurrenkera errespetatuko delako. Informazio gehiago eskatzeko edo ikastaro horietan izena emateko, aipatutako klubetara jo behar da.