Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/02/17
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

2010ko Udaleku Irekiak: Begiraleen izen-ematea 


Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak uztailerako antolatu dituen "Udaleku Irekiak” egitarauan begirale izan nahi dutenei jakinarazten diegu, izena emateko epea datorren maiatzaren 3an, astelehenean,  hasi eta 13an amaitzen dela.

Era berean, Gazteria eta Kirol Departamentuak jakinarazi nahi du hautaketa prozesu honen ondorioz  sortuko den zerrenda beste egitarau edo behar batzuetarako erabili ahal izango duela.

Udalekuetan onartua izateko eta oposizio lehiaketan parte hartzeko baldintzak ondokoak dira: 18 urte izatea eta euskara menderatzea. Azterketa bat egin beharko dute. Hori gainditzen dutenei merituak baloratuko zaizkie. 

Begiraleentzako hautaketa probak URTXINTXA Atsedenaldiko Hezitzaileen Eskolak egingo ditu maiatzaren 14an, ostiralean, Trintxerpeko Udal Euskaltegian (Euskadi etorbidea, 61) 18,00etan.

Hautatuek oinarrizko prestakuntza-ikastaro batean parte hartu beharko dute, udalekuetarako beharrezko izango dituzten programaketa ereduez, metodo pedagogikoez, eta abarrei buruz gutxieneko ezagupenak izan ditzaten. Ikastaroa ekainaren 4an, 5ean eta 6an izango da.

Interesa duenak jo dezala maiatzaren 3tik 13ra astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara, Gazteria eta Kirol Departamentura, Trintxerpeko Euskadi Etorbideko 61.ean -Udal Euskaltegiaren ondoan- edota dei dezala 943-004330 telefonora.  
 

| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A