Hauek dira Pasaiako barrutietan ospatzen diren jaiak:
- Donibane: San Juan jaiak (ekainaren 24an) eta Santio-Santana eta San Iganzioak (uztailaren 25etik 31ra)
- San Pedro: San Pedro jaiak (ekainaren 29an)
- Antxo: San Fermin jaiak (uztailaren 7ano)
- Trintxerpe: Karmengo amaren jaiak (uztailaren 16an)
Halaber, inauteriak eta gabonak oso jendetsuak izaten dira.
Barruti bakoitzeko jaiak antolatzeko Jai Batzorde bana dago. Batzordeen lehendakariak Alkateordeak dira.