Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/02/17
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

Ostiralean Jai 2010 

Pasai Donibaneko BIXI-BIXI elkarteak antolatuta, eta “... OSTIRALA JAI” lelopean, hilean behin, ostiraletan, jarduerak egingo ditugu haur eta gaztetxoentzat.

Duela bi urte hasi ginen BIXI-BIXI elkartekook “ostiraletan jai” egitasmoarekin. Euskal Herriko artista ugarik hartu zuten parte, eta arrakasta izugarria izan zuen egitasmoak. Aurten ere helburu berarekin ekin diogu lanari. Jendeak parte hartzea nahi dugu, eta horretarako egitarau zabala prestatu dugu.

Urtarrilaren 15ean emango diogu hasiera egitasmoari Donibaneko zineman: askaria dastatu eta film bat ikusteko aukera izango dugu.

Beraz, lerro hauen bitartez, herritar guztiei dei egiten diegu, antolatu ditugun jardueretan parte har dezaten.


EGITARAUA:

Urtarrilak 15, ostirala:
Zinea + askaria
haur eta gaztetxoentzat
Pasai Donibaneko zinean 17:15ean

Otsailak 12, ostirala:
Puzgarriak + askaria + magia ikuskizuna
Meipin 17:00etatik aurrera

Martxoak 12, ostirala:
Haurrentzako dantzaldia eta antzerkia + askaria
Xilipurdi taldearen “Gaur Jaia”
17:15ean pilotalekuan

Apirilak 16, ostirala:
Puzgarriak + askaria + gaztetxoentzako ikuskizuna
“Baso sorgindua” antzezlana
17:00etatik aurrera udaletxe berriaren aurrean (Arizabalo)

Maiatzak 21, ostirala:
Tailerrak + pailazoak: Potxin eta Patxin + askaria
17:15etik aurrera plazan

Ekainak 24:
SAN JUAN JAIAK

| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A