Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/06/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia
    Laguntza

Uztailaren 3tik 8ra: San Ferminak Antxon. 

EKAINAK 27, LARUNBATA

11:00etan (Axular kruasandegia) beteranoen V. pala txapelketako 3. eta 4. tokiak erabakitzeko partida, Biteri plazako pilotalekuan.

11:00etatik 14etara gaztelu puzgarriak egongo dira haur guztientzat Axular plazan, Axular kruansandegiak babestuta.

12:00etan (Axular kruasandegia) beteranoen V. pala txapelketako finala Biteri plazan, eta ondoren bazkaria Axular plazan.

17:30ean arrantza txapelketa Molinao errekan, Galepertarrak elkartearen eskutik.

20:00etan Sanferminen pregoia, Antxoko Jai Batzordeak antolatua. Alkartasuna taldearen eta bertso eskolako kideen emanaldia izango da.

Arratsaldean, giroa berotzeko, Gure Zumardian haurrei aurpegia margotuko zaie, 18:00etatik aurrera
Ekitaldian zintak jarriko zaizkie danborradetako kantinerei: Roselina Azores (Basari), Izaskun Sagarzazu (helduak) eta Itxaso Ibarreta eta Iraia Irurtia (haurrak); halaber, txapela eta loreak emango zaizkie Javier Arruabarrena eta Mª Carmen Chansi (Erretiratuen Elkartea). Ekitaldian izango dira, halaber, jaietako alkate txikiak, Alexis Nuñez eta Amaia Soto, eta helduen danborradako Sukaldari Nagusia, Jabier Mari Esnaola. Era berean, Sanferminetako kartel lehiaketako irabazleari saria emango zaio.

EKAINAK 28, IGANDEA

9:30ean XVII. San Fermin kros herrikoia. Benjaminak (500 m) goizeko 10etan irtengo dira, haurrak (1.000 m) 10:10ean, kadeteak (2.000 m) 10:20an, eta helduak 11:00etan. Ezinduentzako kategoria berezia izango da.

12:00etan kros herrikoiaren sari-banaketa.

10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara Papineko zelaietan (Molinao) colombaire uso-tiroa, Galepertarrak Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatua.

UZTAILAK 3, OSTIRALA

20:00etan TXUPINAZOA Zumardian, kanpai-iraulketa eta suziriak.

Gurekin izango dira: Javier Arruabarrena eta Mª Carmen Chans, jubilatuen izenean; aurtengo kantinerak: Roselina Azores (Basari), Izaskun Sagarzazu (helduak) eta Itxaso Ibarreta eta Iraia Irurtia (haurrak); eta alkate txikiak: Alexis Nuñez eta Amaia Soto. Sukaldari Nagusi izango den Jabier Mari Esnaola ere bertan izango da.

Pasai txarangak jai giroa berotuko du barrutiko kaleetan zehar.
Ondoren, erraldoiei Sanferminetako zapiak jarriko zaizkie, eta Pasaiako trikitixa taldearekin eta buruhandiekin batera, barrutiko kaleetan barrena ibiliko dira.

20:30ean Zumardian preso eta errefuxiatuen aldeko brindisa.
20:30ean futbito txapelketaren finala Usozeko eremuan.
20:30ean dultzaineroen alardea azokatik abiatuta, Mimos tabernak babestua.
22:00etatik aurrera kontzertuak gaztetxean, BRONZE (Gazteiz) eta OKEN SAY (Lezo-Pasaia) taldeekin.
21:30ean Jubilatuen Etxean HELDUEN DANBORRADAKO AFARIA.
23:00etan KONTZERTUAK Zumardiko txosnan, R, THE AUAMBAS eta TABU DE JA BU taldeekin.
00:00etan helduen danborrada, Pasai txarangarekin, Luzuriagatik hasita.
00:00etan Sagar 27ren eskutik disko festa Azokako oholtzan, Mimos tabernak babestua.
01:00etan Axular plazan berbena Monpás taldearekin.
01:00etan Larraindantza Oarso kalean, Mimos tabernak babestua.
02:00etan, zezensuzkoa Axular plazan.

UZTAILAK 4, LARUNBATA

Goizeko 6etan diana GAUERDIren eskutik.
7:00etan BIGANTXAK  Usozeko eremuan, Lasturko Marques de Saka ganadutegikoak.
9:00etatik 13:00etara GALEPER-TIROA Artxipiko zelaian.
12:00etatik aurrera eta egun guztian XAXORDA konpartsa barrutiko kaleetan barrena ibiliko da giroa alaitzen.
13:00etan ERRALDOI ETA BURUHANDIAK, Pasai Antxoko trikitixa taldearekin batera.
17:00etan DEFENTSA PERTSONALEKO ikastaroa Gure Zumardian, Bekoz Beko taldeak antolatua.
17:00etan Pasai txaranga eta helduen danborrada Berra- Mapfre Quavitae zahar-etxera joango dira bisitan.
18:00etan sardina-jana Kupeldegi kalean, Kupeldegi lagunarteak antolatua.
19:00etan ERRALDOI ETA BURUHANDIAK, Pasai Antxoko trikitixa taldearekin batera.
19:30ean TXAN MAGOA Biteri plazan, Lizeoaren Txabol Sotoaren eskutik.
20.00etan BIGANTXAK Usozeko eremuan, Lasturreko Marques de Saka ganadutegikoak.
21:30ean Jubilatuen Etxean Basariren danborradako kideen afaria.
22:00tatik aurrera kontzertuak GAZTETXEAN, KÚM (Irun), YELLOW PAGE (Pasaia-Lezo) eta IRAZI (Irun) taldeekin
00:00etan Basariren danborrada PASAI txarangarekin, Luzuriagatik hasita.
00:00etan Axular plazan berbena CAFÉ IRLANDÉS taldearekin.
00:00etan Gazte Berbena Zumardiko txosnan ZE ESATEK taldearekin.
00.00etan Sagar 27ren eskutik disko festa itzela, Mimos tabernak babestua.

UZTAILAK 5, IGANDEA

Goizeko 6etan diana GAUERDIren eskutik.
7:00etan BIGANTXAK Usozeko eremuan, Lasturreko Marques de Saka ganadutegikoak.
12:00etan ERRALDOI eta BURUHANDIAK,  Pasaiako trikitilariekin.
16:00etan futbol txikiko 1. final aurrekoa Usozeko pistan.
17:00etan futbol txikiko 2.final aurrekoa Usozeko pistan.
19:00etan KARROZA DESFILE IKUSGARRIA, Euskadiko Feriante Autonomoen Elkarteak, Iberdrolak, Diario Vascok eta Jai Batzordeak babestua. Ibilbidea: Nafarroa Etorbidea, Eskalantegi, Hamarretxeta.
19:00etan BERTSO saioa Azokan, PASAIAKO AHO BERO BERTSO ESKOLAk antolatua.
19:30 GOATEKE XAXORDA&ROLL JAIA. Giro mundiala Gure Zumardian. Ondoren, azokako oholtzan jaialdia mila sorpresarekin.
21:00etan MODESTOren emanaldia Biteri plazan, Pasaia-Lezo Lizeoaren Txabol Sotoan.
22:00etatik aurrera KONTZERTUA gaztetxean, RAPEROS DE EMAUS (Barañain), 121 KREW (Barakaldo) eta BAD SOUND SYSTEM (Irun) taldeekin.
00:00etan Azokan disko festa Sagar 27ren eskutik, Mimos tabernak babestua.

UZTAILAK 6, ASTELEHENA, HAUR ETA GAZTE EGUNA

12:00etan gazte jokoak Axular plazan, Gazte Asanbladaren eskutik.
12:00etatik 13:00etara haur jolasak Gure Zumardian.
13:00 Alexis Nuñez eta Amaia Soto ALKATE TXIKIEI aginte-makilak emango zaizkie Zumardian, eta ekitaldian dantzariek eta bertsolariek hartuko dute parte. Erraldoi eta buruhandien konpartsarekin batera hasiko dute beraien agintaldia.
13:30ean ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK, Pasaiako trikitilari taldearekin batera.
Blas de Lezo kaleko eguneko zentroko aiton-amonei bisita egingo diete.
14.30ean gazte bazkaria Gure Zumardian, Gazte Asanbladaren eskutik. Ondoren, bakarrizketak eta bertsolariak.
16:30ean HAURREN DARDO TXAPELKETA (6-14 urte), Ziripotz eta Mimos tabernak antolatua. Txapelketaren modalitatea: gorako kontaketa.                                                         
17:00etan futbol txiki txapelketako 3. eta 4. postuak Usozeko pistan.                                                                                                                        
18:00etan futbol txikiko final handia Usozeko pistan.
18:00etan toka txapelketa Kupeldegi kalean, Kupeldegi taldearen eskutik.
19:00etan batukada herriko kaleetan zehar.
19:00etan ERRALDOI eta BURUHANDIAK.
20:00etan erromeria Alkarkide txarangarekin Azokako oholtzan.
20.00etan BIGANTXAK Usozeko eremuan, Lasturreko Marques de Saka ganadutegikoak.
20:30ean San Fermin parrokian, SALBEA, parrokiako abesbatzarekin. Vitoriaren AVE MARIA, Madiaren AITA GUREA eta Hilario Eslavaren LA SALVE abestuko dituzte.
20:30ean ALKATE TXIKIEK makila itzuliko dute Gure Zumardian, batukadak lagunduta.
22:30ean kontzertua gaztetxean, YAW (Donostia), MADELEINE (Donostia) eta TRIGGER TRAVIS taldeekin.
23:00etan Zumardiko eszenatokian, dantzaldia EGAN taldearekin.
23:30ean zezensuzkoa Gure Zumardian.
00:00etan Azokan disko-festa Sagar 27ren eskutik, Mimos tabernak babestua.

UZTAILAK 7, ASTEARTEA, SAN FERMIN EGUNA

6:00etan DIANA GAUERDIren eskutik.
7:00etan BIGANTXAK Usozeko eremu hesituan, Marques de Saka ganadutegikoak.
11:00etatik aurrera haurrentzako KARABINA-TIROA frontoian, Galepertarrak elkartearen eskutik.
12:00etatik aurrera SALTXEROAK konpartsak barrutiko kaleak alaituko ditu. Aurtengo Saltxero nagusia Iker Murillo dantzaria izango da. Zorionak!
13:00etan ERRALDOI ETA BURUHANDIAK, Pasai Antxoko trikitixa taldearekin batera.
13:00etan Axular plazan JOTAK, VOCES NAVARRAS taldearen eskutik.
18:30ean HAURREN DANBORRADA Luzuriagatik hasita.
18:30ean MUS TXAPELKETA Axular plazan, Kupeldegi lagunartearen eskutik.
19:00etan ERRALDOI ETA BURUHANDIAK, Pasaiako trikitixa taldearekin batera.
20:00etan BIGANTXAK Usoz-eko eremu hesituan, Marques de Saka ganadutegikoak.
20:00etan HERRI KIROLAK Gure Zumardian, Basari elkartearen eskutik: Larretxea-Atutxa eta Nazabal-Muguruza aizkolarien arteko desafioa; Iñazio eta Iñaki Perurena harri-jasotzaileak bola, 213, 230 eta 263 kg-ko harri kubikoekin; eta Landarbide, 140kg-ko errekarriarekin. Gainera, Fausto Mugerza aizkolariak 5m-ko altueran 2 mozketa saio egingo ditu.
22:00etan ITSUSIEN LEHIAKETA barraken eremuan.
00:00etan KONTZERTUA azokako oholtzan, Mimos tabernak babestua: ESNE BELTZA eta BESTE TALDE BAT.

UZTAILAK 8, ASTEAZKENA

11:00etan haurrentzako TORTILA TXAPELKETA Armonia elkartean.
12:30ean ERRALDOI eta BURUHANDIAK barrutiko kaleetan zehar.
16:00etan haurrentzako XAKE TXAPELKETA Armonia elkartean.
19:00etan ERRALDOI eta BURUHANDIek barrutiko kaleak alaituko dituzte.
20:00etan BIGANTXA TXIKIAK eta PONEYAK Usozeko eremu hesituan, Marques de Saka ganadutegiaren eskutik.
23:30ean ZEZENSUZKOA Gure Zumardian.
00:00 POBRE DE MI Gure Zumardian, Pasai txarangarekin, jaiei agur esateko. Jadanik gutxiago falta da 2010. urteko Sanferminetarako.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A