Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/06/22
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia
    Laguntza

Ekainaren 23 eta 24ean: San Juanak 2009 

Ekainak 20, Larunbata

ITSAS MENDIREN XI.PALA TXAPELKETA, DONIBANEKO FRONTOIAN.
11:00 Hirugarren eta laugarren postuak lortzeko lehia.
12:00 Bigarren eta lehenengo postuak lortzeko lehia.

Ekainak 23, asteartea

18:30 Buruhandiak Meipitik Santiago plazaraino.
19:30 Txupinazoa eta ikurrina igoera. Donibaneko Monica Cuña eta Xabier Lopetegi haurren eskutik (Santiago plazan).
Donibaneko gazteek aurreskua dantzatuko dute, baita erraldoiek ere.
20:00etatik 21:30era eta 23:30etik 1:30era dantzaldia.
22:00 Salbea eliz ataritik plazaraino Konstantzi bandarekin.           
22:30 San Juan sua eta aurreskua Santiago plazan
00:00 Bertsolariak herrian zehar: “Bertsoz bertso”.

Ekainak 24, asteazkena

11:00 Diana txistulariekin.
12:00 Haur eta gazteen danborrada Meipitik plazara.
17:30 Haur eta helduentzako dantzaldia plazan.
17:30 Haurrentzako sokamuturra Santiago plazan: zezen eta poni koxkorrak. Ederki pasako dugu.
17:30 Mus txapelketa herrikoia Bonantzan.
19:00 Haurrentzako merienda eta jolasak.

Ekainak 27, Larunbata

“16 orduko futbito txapelketa herrikoia” (kiroldegian).


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A