Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/04/24
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia
    Laguntza

Uztailaren 24tik 31ra: Santiagoko Jaiak Donibanen. 

AGURRA

Herriko jaiak berriro ere gainean ditugu eta Batzordetik egun zoriontsuak opa dizkizuegu. Aipamen berezi bat egin nahi dugu arrazoi bat edo beste dela medio herriko jaietan gurekin egoterik ez dutenentzat: ARRANTZALE, GAIXO, LANGILE, PRESO ETA IHESLARI POLITIKO, ATZERRIAN DAUDENEI... beraientzat gure agurrik bero eta sentikorrena.

Bestalde esaera zaharrak dioen bezala “ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena”!!!

Beraz jaietan ere mintza gaitezen EUSKARAZ. Jaiak herri baten nortasunaren adierazle diren aldetik, atera dezagun gure nortasuna kalera, eraiki dezagun Euskal Herria jai giroan.

Iñaki Garmendia. Pasai Donibaneko Alkateordea
JAI BATZORDEA



JAI-EGITARAUA
UZTAILAK 24, OSTEGUNA


    17:00-19:00. Puzgarriak haur eta gaztetxoentzat Meipiko parkean.

    19:00. Buruhandiak Meipitik plazara, txistulariek lagundurik.

    20:00. Jai hasierako TXUPINAZOA eta ikurrina igotzea Donibaneko aiton-amonen eskutik.

    20:15. Dantzaldia plazan ERLAXI taldearen eskutik.

    21:30ean atsedena.

    23:00-1:30. Dantzaldia berriro ere ERLAXI taldearekin.


UZTAILAK 25, OSTIRALA: SANTIAGO

    7:30. Diana herrian zehar.

    8:00. Sokamuturra Donibane kalean zehar eta Santiago plazan.

    10:00. XXII. Gaztelutxoko txirringa igoera, Vicente Carballaresen omenez.
    OHARRA: kaskoa janztea beharrezkoa da.

    10:00. Usakume-tiroa Gaztelutxoko zelaian, Bonifacio Mateoren omenez.

    11:00. IBERDROLA toka txapelketa herrikoia, hiru mailatan banatuta.

    14:30. Paella herrikoia plazan. Txartelak ERREKATXU, PATXIKU eta PARIBERRIn salgai, 6 eurotan.

    17:30. Mus txapelketa herrikoia Bonantzan.

    18:30. Dantza askeko XIX. txapelketa Santiago plazan.

    20:00. Herri-kirolen jaialdia plazan:
    • Aizkolariak: MIGERZA-BIHURRI, OLASAGASTIFLORES.
    Egin beharreko lanak: Zutikako enborra moztu, Etzandako hamar enbor moztu, Trontzan hamar korte egin.
    • Harrijasotzaileak: GOENATXO-LANDARBIDE.
    Egin beharreko lanak: 3 harri mota ezberdinekin eskainiko dute jaialdia.
    • jarraian, Bihurrik motoserrarekin aulki bat egingo du.

    21:30. Bertso-afaria Bonantzan.

    22:00-2:00. Dantzaldia Santiago plazan Unsain anaien eskutik.

    24:00. Break-dance erakustaldia txosnetan.


UZTAILAK 26, LARUNBATA: SANTA ANA

    11:00. Meza nagusia Santa Anako ermitan. Ondoren, salda eta pintxoak banatuko dira.

    11:00-13:00. Plazan eta Bonantzan haur eta gazteentzako jolasak eta tailerrak, Tximistaren eskutik.

    13:30. Haur eta gazteentzako bazkaria plazan (dohainik). Bazkalostean, dantzaldia Modestoren eskutik.

    18:00. Estropada badiako uretan: Pasaiako XXIV. Ikurrina, KAE liga.

    20:00. Gazte-olinpiadak plazan.

    22:30. Ohitura zaharrak berreskuratuz, HABANERAK Santiago plazan. Ondoren, dantzaldia LAUAK taldearekin.

    01:00. Disko-jartzailea Bonantzako txosnetan.


UZTAILAK 27, IGANDEA: SAN PANTALEON

    10:00. Diana herrian zehar txistulariekin.

    12:30. Koxeguy txaranga herrian zehar.

    12:00. Igel, bote eta toka txapelketa Santiago plazan, Aitonen Aterpearen eskutik.

    14:00. III. Lore-dekorazio lehiaketa.

    14:00. Aiton-amonen bazkaria.
     Jarraian, giroa alaitzeko, musika eta dantza.

    15:30-16:00. Herriko koadrilek sardinak eta ikatza jasoko dituzte.

    17:30. Musika herrian zehar Koxeguy txarangarekin.

    19:00. Sardina-jana herri guztian zehar, koadrilen eskutik.

    21:00. Dantzaldia plazan IRUZTA taldearekin.

    22:30. Arrantzaleen danborrada, Konstantzia bandaren laguntzarekin.
    Ondoren, berriro ere musika eta dantzaldia Santiago plazan.


UZTAILAK 28, ASTELEHENA

    ATSEDEN EGUNA!

    INDARBERRITZEKO AUKERA APROPOSA!!


UZTAILAK 29, ASTEARTEA: HAURREN EGUNA
    10:00. Gaztetxoen arteko pilota partiduak pilotalekuan.

    12:00. Karabina-tiroko txapelketa Santiago plazan.

    16:00. Arrantza txapelketa gaztetxoentzat Bonantzan eta Santiago plazan (xixareak norberak eraman behar ditu).

    18:00. Gaztetxoentzat ahateak askatuko dira Santiago plazan.

    18:30. Haurrentzako askaria Santiago plazan.

    19:30. Gazteentzako arraun-eskola. Traineruan arraun egiteko aukera.

    22:00. Gaztetxoentzako zine emanaldia plazan.


UZTAILAK 30, ASTEAZKENA: PRESO ETA IHESLARIEN EGUNA

    10:30. Diana eta buruhandiak Meipitik abiatuta.

    11:00. Trial erakusketa plazan

    11:00. Marmitako txapelketa.Aiton,amonen aterpea antolatua.Ondoren daztaketa.

    11:30. Apar-festa eta ur-globoen borroka gaztetxoentzat plazan.

    13:00. Txotxongiloak plazan.

    17:30. Txaranga eta trikitilariak herrian zehar.

    18:30. Desafio ikaragarria eta mundiala!!

    19:30. Dultzaineroak herrian zehar.

    21:30. Barrikote herrikoia plazan.

    22:30. Denok kanta zaharrak kantatzera!

    23:30. Zezensuzkoa.

    24:00. Preso eta errefuxiatuen aldeko omenaldia eta aurresku herrikoia plazan.
    Ondoren, dantzaldia plazan Oihergi taldearekin.

    00:30. Kontzertua Bonantzako amnistiaren arkuan: Naizroxa eta Des-kontrol.

    4:00. Txokolate-jana txosnetan.

        ETXEAN NAHI DITUGU!!


UZTAILAK 31, OSTEGUNA: SAN INAZIO

    8:00. Sokamuturra Donibane kalean eta Santiago plazan.

    9:00. Itsas diana Konstantzia bandarekin. Ondoren, herrian barrena ibiliko dira.

    10:00. Kalejira Itsas Mendiko txistulariekin.

    12:00. Batelarien desfilea Meipitik Konstantzia bandarekin.

    12:30. Batelarien ontziratzea eta estropada. Ondoren batelarien zortzikoa eta sari-banaketa.

    14:30. Batelari guztientzat bazkaria Yola elkartean.

    17:00. Gaztetxoentzat puzgarriak plazan.

    18:30. Gaztetxoentzat askaria.

    19:00. Haur eta gaztetxoentzako ikuskizun berezia plazan: KANPANOLUE taldearen eskutik.

    20:30.  Dantzaldia LOTXO taldearekin.

    22:30. Gazte eta helduen danborrada badian zehar Pasai txarangarekin.

    23:00. Su-festa badian, Zamorano Caballer etxearen eskutik. Ondoren, danborrada kalean zehar eta ikurrinaren jaitsiera.

    Jaiak amaitzeko, musika eta dantzaldia Santiago plazan.

| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A