Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/07/02
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Ekainaren 28tik uztailaren 8ra, San Fermin jaiak Antxon

SAN FERMIN JAIAK 2008
Jai-egitaraua

EKAINAK 28, LARUNBATA

10.00etan, pintura lehiaketa Zumardian, Basarik antolatua.

11:00etan, (Axular kruasandegia) beteranoen IV. pala txapelketako 3. eta 4. tokiak erabakitzeko partidua, Biteri plazako pilotalekuan.

11etatik 14etara, gaztelu puzgarriak egongo dira haur guztientzat Axular plazan, Axular kruansandegiak babestuta.

12:00etan, (Axular kruasandegia) beteranoen IV. pala txapelketako finala Biteri plazan, eta ondoren bazkaria Axular plazan.

20:00etan Sanferminen pregoia, Antxoko Jai Batzordeak antolatua. Alkartasuna taldearen, bertso eskolako kideen eta antxotarren abesbatzakoen emanaldia izango da.
Ekitaldian, zintak jarriko zaizkie danborradetako kantinerei: Iraitz Oiarzabal Lakarra (Basari), Rita Papin Vazquez (helduak) eta Elene Sanz Berrondo eta Janire Hernandez Gil (haurrak); halaber, txapela eta loreak emango zaizkie Felix Gomezi eta Maite Bayoti (Erretiratuen Elkartea). Ekitaldian izango dira, halaber, jaietako alkate txiki Patricia Couto Gonzalez eta Aaron Esnal Gimon, eta helduen danborradako Sukaldari Nagusi Jose Mari Rey. Era berean, Sanferminetako kartel lehiaketako irabazleari saria emango zaio.

EKAINAK 29, IGANDEA

9.30 9:30ean, XVII. San Fermin kros herrikoia. Benjaminak (500 m) goizeko 10etan irtengo dira; haurrak (1.000 m) 10:10ean; kadeteak (2.000 m) 10:20an; eta helduak 11:00etan. ezinduentzako kategoria berezia izango da.

12etan, kros herrikoiaren sari-banaketa.

10etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara, Papineko zelaietan (Molinao), colombaire uso-tiroa, Galepertarrak Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatua.

UZTAILAK 4, OSTIRALA

20etan, TXUPINAZOA Zumardian, kanpai-iraulketa eta suziriak.

Gurekin izango dira: Felix Gomez eta Maite Bayot, jubilatuen izenean; aurtengo kantinerak: Iraitz Oiarzabal Lakarra (Basari), Rita Papin Vazquez (helduak) eta Elene Sanz Berrondo eta Janire Hernandez Gil (haurrak); eta alkate txikiak: Aaron Esnal Gimon eta Patricia Couto Gonzalez. Sukaldari Nagusi izango den Jose Mari Rey ere bertan izango da.
Pasaitarra Musika Bandak Antxotarra martxa joko du, Ramon Rodriguezek konposatua.
Pasai txarangak jai giroa berotuko du barrutiko kaleetan zehar.
Ondoren, erraldoiei Sanferminetako zapiak jarriko zaizkie, eta Pasaiako trikitixa taldearekin eta buruhandiekin batera, barrutiko kaleetan barrena ibiliko dira.

20:30ean, Zumardian preso eta errefuxiatuen aldeko brindisa.

20:30ean, dultzaineroen alardea azokatik abiatuta, Mimos tabernak babestua.

21:30ean, Jubilatuen Etxean, HELDUEN DANBORRADAKO AFARIA.

00:00etan, helduen danborrada, Pasai txarangarekin.

00:00etan, GOZATEGI taldearen kontzertua, Zumardiko txosnan.

00:00etan, Axular plazan berbena, Café Irlandes taldearekin.

00:00etan, Azokan, disko-festa Beñat disko-jartzailearen eskutik, Mimos tabernak babestua.

1:00ean, zezensuzkoa Axular plazan.

1:00etan, Larraindantza Oarso kalean, Mimos tabernak babestua.

UZTAILAK 5, LARUNBATA

Goizeko 6etan, diana, GAUERDIren eskutik.

7etan, BIGANTXAK Kupeldegi kalean, Gelasio Aranburu eta Hamarretxeta kaeen artean, Lasturreko Marques de Saka ganadutegikoak.

9:00etatik 13:00etara: GALEPER-TIROA Artxipiko zelaian.

11:00etatik 13:00etara, Tallera zirkoa Biteri plazan, Pasaia-Lezo Lizeoaren Txabol Sotoan.

12:00etatik aurrera eta egun guztian, XAXORDA konpartsa barrutiko kaleetan barrena ibiliko da giroa alaitzen.

12:30etan ERRALDOI ETA BURUHANDIAK, Pasai Antxoko trikitixa taldearekin batera.

14:00etan, Lintzirin jatetxean, barrutiko jubilatuen bazkaria.

16:00etan, Pasai txaranga eta helduen danborrada Berra- Mapfre Quavitae zahar-etxera joango dira bisitan.

16:30ean, sardina-jana Kupeldegi kalean, Kupeldegi peñak antolatua.

15:00etatik 19:00etara, Tallera zirkoa Biteri plazan, Pasaia-Lezo Lizeoaren Txabol Sotoan.

19:00etan ERRALDOI ETA BURUHANDIAK, Pasai Antxoko trikitixa taldearekin batera.

20.00etan, BIGANTXAK Kupeldegi kalean, Gelasio Aranburu eta Hamarretxeta kaeen artean, Lasturreko Marques de Saka ganadutegikoak.

21:30ean, Jubilatuen Etxean, Basariren danborradako kideen afaria.

00:00etan, Basariren danborrada, SASTAKAI txarangarekin.

00:00etan, Axular plazan berbena, MOMPAS taldearekin.

00:00etan, Gazte Berbena Zumardian, GAUBELA taldearekin.

00:00etan, Azokan, disko-festa Beñat disko-jartzailearen eskutik, Mimos tabernak babestua.

UZTAILAK 6, IGANDEA

Goizeko 6etan, diana, GAUERDIren eskutik.

7etan, BIGANTXAK Kupeldegi kalean, Gelasio Aranburu eta Hamarretxeta kaleen artean, Lasturreko Marques de Saka ganadutegikoak.

12:30ean, ERRALDOI-FESTA, Cerdanyola eta Pasaiako erraldoi eta buruhandiekin.

13:00etan, AUTO ZAHARREN ERAKUSKETA Zumardian. Lehenago, barrutian zehar ibiliko dira.

18:30ean, TOKA TXAPELKETA Kupeldegi kalean, Kupeldegi peñak antolatua.

19:00etan, KARROZA DESFILE IKUSGARRIA, Euskadiko Feriante Autonomoen Elkarteak, Iberdrolak, Diario Vascok eta Jai Batzordeak babestua. Ibilbidea: Luzuriaga, Eskalantegi, Hamarretxeta, Blas de Lezo, Eskalantegi.

19:30ean, BERTSO TONBOLA Azokan, Andoni Egaña, Maialen Lunanbio, Iker Zubeldia, Xamoa eta Fredi Paia bertsolariekin, PASAIAKO AHO BERO BERTSO ESKOLAk antolatua.

20:30ean, San Fermin parrokian, SALBEA, parrokiako abesbatzarekin, Jokin Otamendi maisuaren zuzendaritzapean. Vitoriaren AVE MARIA, Madiaren AITA GUREA eta Hilario Eslavaren LA SALVE abestuko dituzte.

20:30ean, PATXI CIA, Biteri plazan, Pasaia-Lezo Lizeoaren Txabol Sotoan.

20:30ean, Zumardian eta barrutian barrena, SAMBA DA BAHIA DE PASAIA, Xaxordak antolatua. Musika, janaria, dantza, capoeira ikuskizuna, takada txapelketa eta konga erraldoia. Ez hutsik egin!

22:00etan, feriak diren tokian (Tivoli Hanburgeseriaren aurrean), San Fermin Saria itsusien bosgarren txapelketa, Gorilon peñak antolatua, Euskadiko Ferianteen Elkarte eta Antxoko Jai Batzordearen laguntzarekin.

23:30etan, Axular plazan berbena, DUO SWING taldearekin.

00:00etan, zezensuzkoa Zumardian.

00:00etan, PKU eta DESOREKA taldeen kontzertua, Zumardiko txosnan.

00:00etan, Azokan, disko-festa Beñat disko-jartzailearen eskutik, Mimos tabernak babestua.

01:00etik 3:00etara, Kupeldegi kalean ZEZEN MEKANIKOA, Kupeldegi peñak antolatua.

UZTAILAK 7, ASTELEHENA, SAN FERMIN EGUNA

Goizeko 6.00etan, diana, GAUERDIren eskutik.

7etan, BIGANTXAK Kupeldegi kalean, Gelasio Aranburu eta Hamarretxeta kaleen artean, Lasturreko Marques de Saka ganadutegikoak.

11:00etatik 13:00etara, haurrentzako jolasak KULKIrekin, Pasaia-Lezo Lizeoaren Txabol Sotoan.

11:00etan, HAURRENTZAKO ETXEKO GINKANA Zumardian, Bekoz Beko eta Ziripotz elkarteek antolatua.

12:00etan, SALTSEROAK konpartsak barrutiko kaleak alaituko ditu, euren saltsero nagusi Jose Mari Rey eta JATORRENA txarangarekin.

12:30ean, ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK, Pasaiako trikitilari taldearekin batera.

13:00etan, jota nafarren jaialdia Axular plazan, VOCES NAVARRAS taldearekin.

16:30ean, HAURREN DARDO TXAPELKETA (6-14 urte), Ziripotz eta Mimos tabernak antolatua. Txapelketaren modalitatea: gorako kontaketa.

18:30ean, HAUR DANBORRADA, Pasai txarangarekin. Ibilbidea: Luzuriaga, Eskalantegi, Hamarretxeta, Blas de Lezo eta Eskalantegi. Biteri plazan izango den joaldiarekin bukatuko da danborrada.

Danborradaren atzetik KARROZA IKUSGARRI bat ibiliko da, TOM eta JERRY izeneko marrazkietan oinarritutakoa, eta bertan joango dira Patricia Couto Gonzalez eta Aaron Esnal Gimon alkate txikiak.

20:00etan, erromeria, Alkarkideren eskutik, Añorgako Beñat Gaztelumendi (Gipuzkoako 2.a) eta Oiartzungo Jon Martin (Gipuzkoako 3.a) bertsolariekin batera.

20.00etan, BIGANTXAK Kupeldegi kalean, Gelasio Aranburu eta Hamarretxeta kaeen artean, Lasturreko Marques de Saka ganadutegikoak.

Ordu berean, HERRI KIROLEN erakustaldia Zumardian. Mindegia eta Olasagasti aizkolariak arituko dira elkarren lehian, batetik, eta Saralegi eta Aratz Mugerza, Ion Rekondo eta Ugatz Mugerzaren aurka, bestetik. Bukatzeko, Mª Jose Sardon eta Ostolaza harri-jasotzaileen erronka izango da.

Ondoren, Zumardiko eszenatokian, dantzaldia EGAN taldearekin.

00:00etan, Azokan, disko-festa Beñat disko-jartzailearen eskutik, Mimos tabernak babestua.

UZTAILAK 8, ASTEARTEA, HAURREN EGUNA

10:00etatik 13:00etara, puzgarriak Axular plazan, Axular kruasandegiak antolatua.

11etan, Blas de Lezo kalean, haurrentzako patata tortilla txapelketa, LA ARMONIA elkarteak antolatua.

11:30ean, HAUR JOLASAK, Ziripotz Aisialdi Taldeak antolatua.

12:00etan, Gure Zumardian alkate txikien inbestidura ekitaldia. Aurten Patricia Couto Gonzalez y Aaron Esnal Gimon izango dira. Ohorezko agurra dantzatuko diete eta erraldoi eta buruhandien konpartsa ere bertan izango da.

12:30ean, ERRALDOI ETA BURUHANDIAK, Pasai Antxoko trikitixa taldearekin eta alkate txikiekin batera.
Erraldoiek Blas de Lezo kaleko eguneko zentroko zaharrei bisita egingo diete.

16:00etatik 18:00etara, HAURRENTZAKO KARABINA-TIROA, Biteri plazan, Galepertarrak elkarteak antolatua.

16:00etan, HAURREN XAKE TXAPELKETA, Pasaiako haurrentzat.

17:00etatik 19:00etara, puzgarriak Axular plazan, Axular kruasandegiak antolatua.

19:00etan, erraldoi eta buruhandiak, Pasaiako trikitixa taldearekin batera. Alkate txikiek aginte-makila emango diote barrutiko alkateordeari.

20:00etan, txikientzat pottokak eta bigantxak, Hamarretxeta eta Kupeldegi kaleetan hesitutako eremuan.

23:30ean, Gure Zumardian zezensuzkoa, Pasai txarangarekin.

00:00etan, POBRE DE MI. Jarraian, KALEJIRA Pasai txarangarekin. Ura botako dute Zumarditik eta etxeetatik.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A