Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/07/02
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Uda 2008 Kirol kanpaina

Aurreko urteetan egin den moduan, Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak kirola sustatzeko “UDA 2008” kanpaina antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Pasaiako zenbait klubekin elkarlanean. Kanpainaren helburua da Pasaian bereziki udan egiten diren kirolak sustatzea.

Kanpaina hau 8 eta 16 urte bitarteko haur eta ikasleei zuzenduta dago. Ikastaro hauek egingo dira aurten: piraguismoa eta mendiko bizikleta.

Piraguismo-ikastaroak ekainaren bukaeratik abuztuaren erdialdera arte emango dira eta Koxtape klubeko piraguismo-atalak (tel. zenbakiak: 943-529291 eta 680-736588) eta Pasaia Kayak 2005 K.E.-k (943-399753) emango ditu. Goizez izango dira eta hainbat ordutegi dago aukeran. Ezinbestekoa da igerian jakitea eta gutxienez 8 urte izatea. Matrikula, 49 €koa Koxtape Klubeko piraguismo-atalarekin eta 44€koa Pasaia Kayak 2005 K.E.-rekin izango da.

Mendiko bizikletari buruzko ikastaroak eskualdeko mendietan egingo dira eta Club Atletico Trintxerpek emango ditu (tel. zenbakiak: 943-016498 eta 670-635552), ekainaren bukaeratik abuztuaren bukaerara arte, goizez nahiz arratsaldez. Bizikleta eta kaskoa behar-beharrezkoak dira. Matrikula 15 €koa da.

Kanpaina honetako ikastaroak ekainaren 11tik abuztuaren 31ra bitartean egingo dira.
 
Matrikulazio-epea zabalik dago. Lehenbailehen izena emateko gomendioa egiten dugu, plaza-kopurua mugatua delako eta izen-ematearen hurrenkera errespetatuko delako. Informazio gehiago eskatzeko edo ikastaro horietan izena emateko, aipatutako klubetara jo behar da.

| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A