Datorren astean , Kontu Kantoi ipuin kontalari taldea ibiliko da Pasaiako lau liburutegietan ipuinak konta eta konta haurren irudimena elikatzen. Denak arratsaldeko 18:00etan izango dira eta bereziki 4-6 urte bitarteko haurrentzat daude pentsatuak. Kontaketa horiek egun hauetan izango dira:
Donibane: Maiatzak 20.
Antxo: Maiatzak 21.
San Pedro: Maiatzak 22.
Trintxerpe: Maiatzak 23.