Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/07/02
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Udaleku irekiak 2008: Begiraleen izen-ematea

Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak uztailerako antolatu dituen "Udaleku Irekiak” egitarauan begirale izan nahi duenari izenemate epea datorren maiatzaren 5ean, astelehenean,  hasi eta 15ean amaitzen dela jakinarazten dio.

Udalekuetan onartua izateko eta oposizio konkurtsoan parte hartzeko baldintzak ondokoak dira: 18 urte izatea eta euskara menderatzea. Azterketa bat egin beharko dute. Hori gainditzen dutenei meritoak baloratuko zaizkie.  

Begiraleentzako hautaketa frogak URTXINTXA Atsedenaldiko Hezitzaileen Eskolak egingo ditu maiatzaren 16an, ostiralean, Trintxerpeko Euskadi etorbideko 61.ean kokaturiko Udal Euskaltegian, 18,00etan.

Hautatuek oinarrizko ikastaro formatibo batetan parte hartu beharko dute Udalekuetarako beharrezko izango dituzten programaketa ereduez, metodo pedagogikoez, etabarretaz, heziketa minimo bat izan dezaten. Ikastaroa ekainaren 6, 7 eta 8an izango da.

Interesatua dagoenak jo dezala maiatzaren 2tik 15era astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara, Trintxerpeko Euskadi Etorbideko 61.ean -Udal Euskaltegiaren ondoan- kokatuta dagoen Gazteria eta Kirol Departamentura  edota 943-004330 telefonoaren bitartez.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A