
Udaleku irekiak 2008
Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak aurten berriz Udaleku Irekiak antolatu ditu: haurrek udan jolas-programa dibertigarri honekin gozatzeko aukera izango dute, eta horrez gain, ikastetxeetan urtean zehar bereganaturiko euskararen ezagupenak udan jarraipena eta erabilgunea izango du.
Udaleku hauek Pasaian erroldatutako Haur Hezkuntza (2005ean edo lehenago jaioak) eta Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleentzako dira. Aurten San Pedro eta Donibaneko Eskoletako eraikinetan zentralizatuko dira.
Uztailean izango dira eta ordutegi berria izango dute: 9:30etatik 13:00era eta astelehenetik ostiralera; asteazkenetan arratsaldeko 5ak arte luzatuko da, egun osoko txangoak egingo baitituzte.
Gehienez ere 10-12 haur izango da talde bakoitzean eta taldeko begirale bana izango dute. Jarduera ezberdin asko egingo dute: jolasak, kirola, tailerrak, mozorroak, txotxongiloak, dantzak, antzerkia, ipuinak, txangoak, natur-irteerak, ...
Matrikulazio-epea maiatzaren 5ean zabalduko da eta 20an bukatuko da. 225 plaza daude, beraz, epe hori errespetatzeko eskatzen dugu. Matrikula 52,26 eurokoa da.
Haur Hezkuntzako umeei dagokienez, nortasun agiriaren edo familia-liburuaren kopia aurkeztu behar dute.
Pasaiako ikastetxeetan ez dabiltzan haurren gurasoek Gazteria eta Kirol Sailera jo behar dute: informazioa eskatzeko 943-004330 telefonora deitu, eta matrikula-orria betetzeko bulegora bertaratu: Euskadi Etorbidea, 9, Trintxerpe, Udal Euskaltegiaren ondoan; astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara.