Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/07/02
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

"San Fermin 08" kartel lehiaketa

2008ko Sanferminetako kartelen lehiaketa iragarri da.
Interesdunek beren lanak maiatzaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Pasaiako Kultura Sailean.

HELBURUA
Lehiaketa irabazten duen kartelak aurtengo jaiak iragarriko ditu eta jaietan argitaratzen den aldizkariaren azala izango da .

OINARRIAK

  • Pasaian jaio edota bizi den edonork har dezake parte.
  • Lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu behar dira. Edozein modalitate artis-tiko erabil dai-teke eta kartelean "San Fermin Jaiak-Pasai Antxo 08" lemak agertu behar du. Ez da egilearen sinadura edo bestelako zehaztasunik agertuko. Kartelarekin batera, kartazal itxi bat aurkeztuko dute, eta barruan egilearen izen-deitu-rak, helbidea eta telefonoa sartu behar dira.
  • Originalak maiatzaren 16a baino lehen aurkeztu behar dira Kultu-ra eta Hezkuntza Sailean (Euskadi Etorbidea, 61. Trintxerpe. Udal Euskaltegiaren ondoan). .
  • Jai Batzordeak 5 laguneko epaimahaia izendatuko du. Honek saria hutsik uzteko gaitasuna izango du.
  • Aukeratutako kartelaren egileak 300 euroko saria jasoko du.
  • Garaile suertatuko den lana Jai Batzordearen jabetzapean geldituko da. Sarituak izan ez diren lanen egileek, Kultura eta Hezkuntza Sailean jaso ahal izango dituzte beren lanak.

| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A