Urtean zehar, hainbat kultur ekitaldi antolatzen ditu Pasaiako Udalak, edo ekitaldiak antolatzeko laguntza ematen du. Ekitaldi horiek udalaren kultur aretoetan nahiz beste hainbat eszenatokitan egiten dira.
Datozen egunetan izango diren ekitaldien berri izan nahi baduzu, gure AGENDA kontsultatu dezakezu.
Udazkenean, UMOREZKO ANTZERKI JARDUNALDIAK antolatzen ditu Kultura eta Hezkuntza Sailak. Izenak dioen moduan, jardunaldi horietan izaten diren obra guztiek ezaugarri bera dute: irribarrea.
Era berean, Gazteria eta Kirol Sailak, Tolosako Ekinbide Etxearekin batera, NAZIOARTEKO TXOTXONGILO JAIALDIA antolatzen du, maila artistiko handiko nazioarteko ikuskizunez gozatzeko aukera ematen duena.