Bizikleta ikastaroa
HELDUENTZAT BIZIKLETAZ IBILTZEKO IKASTAROA TRINTXERPEN
Trintxerpe Atletiko Klubak bizikletan ibiltzen hasteko ikastaroa antolatu du pertsona helduentzat. Ikastaroa Azkueneko kirol pisteetan emango da irailaren 17tik 22ra. Parte-hartzaileen kopurua mugatua izango da. Jarduera dohainik izan-go da, diru-laguntza jaso baitu ikastaroak.
Izena emateko telefono zenbakia: 670 635 552.
Ekimen berri hau Oarsoaldean egingo den 2007ko Europako Mugikortasun Iraunkorraren Asteko egitarauen barruan dago. Horrez gain gainontzeko jarduera hauek egingo dira:
- Eskualdeko bizikleta martxa: irailaren 16an
- Oarsoaldean zentzuz mugi hadi!
- Mugikortasun lehiaketa
- Ingurumen jolasak: irailaren 17-20 bitartean
- Oinezko eta bizikletentzako martxa Oiartzunen