Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/07/02
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

"UDA 2007" kirol-kanpaina

Aurreko urteetan egin den moduan, Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak kirola sustatzeko “UDA 2007” kanpaina antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Pasaiako zenbait klubekin elkarlanean. Kanpainaren helburua Pasaian bereziki udan egiten diren kirolak sustatzea da.


Kanpaina hau 8 eta 16 urte bitarteko haurrei eta ikasleei zuzenduta dago. Ikastaro hauek egingo dira aurten: piraguismoa eta mendiko bizikleta.

Piraguismo-ikastaroak ekainaren bukaeratik abuztuaren erdialdera arte emango ditu Koxtape klubeko piraguismo-atalak (telefono- zenbakiak: 943-529291 eta 680-736588). Goizez izango dira eta hainbat ordutegi dago aukeran. Ezinbestekoa da igerian jakitea eta gutxienez 8 urte izatea. Matrikula 44 €koa da.

Mendiko bizikletari buruzko ikastaroak eskualdeko mendietan egingo dira eta Club Atletico Trintxerpek emango ditu (telefono-zenbakiak: 943-016498 eta 670-635552), ekainaren bukaeratik abuztuaren bukaerara arte, goizez nahiz arratsaldez. Bizikleta eta kaskoa behar-beharrezkoak dira. Matrikula 15 €koa da.

Kanpaina honetako ikastaroak ekainaren 11tik abuztuaren 31ra bitartean egingo dira.

Matrikulazio-epea zabalik dago. Lehenbailehen izena emateko gomendioa egiten dugu, plaza-kopurua mugatua delako eta izen-ematearen hurrenkera errespetatuko delako. Informazio gehiago eskatzeko edo ikastaro horietan izena emateko, aipatutako klubetara jo behar da.

| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A