
Eskolatik kaleraren afixa
ESKOLATIK KALERA 12. jaia
Maiatzaren 10ean Pasai San Pedron
Urteroko moduan, maiatzaren bigarren larunbatean egingo da Eskolatik kalera jaia. Aurten, XII., San Pedron.
Eskolatik kalera jaia, izenak iragartzen duen moduan, euskara eskola eremutik ateratzeko ahalegina da. Pasaian famili askotako haurrek ezin dute euskara etxean erabili eta eskola dute euskararen eremu bakarra. Horregatik, eskolatik kanpo euskara erabiltzeko aukerak behar dituzte eta herriko elkarte eta taldeekin ahalegin horretan dihardugu azken 12 urte hauetan. Urte guztiko lanaren kurtso amaierako ekitaldia da eskolatik kalera jaia.
Berrikuntzekin gatoz gainera; bai egitasmoak bai jaiak ikuitu berriak dituzte.
Egitasmoari buelta garrantzitsu bat emateko proposamena lantzen ari da Alkatetza; laister izango dute elkarteek horren berri.
Jaiak, berriz, zaharretik eta berritik edango du aurtengoan. Ikastetxeetako haurren saioak, musika eskolako partaidetza eta haur tailerretan ludotekak eta Udal haur eskolakoak, eta Grafiti tailerrean kale hezitzaileak izango ditugu urteroko laguntza eskaintzen. Berriei ere lekua egin die aurtengo jaiak halare. San Pedroko jai batzordeak sardin jana prestatuko digu eta bertsolaritzari egin diogu tartea arratsaldeko azken partean. Ikastetxeetan ikasturtean zehar bertsozale elkartearekin lantzen duten proiektoaren kurtso amaierako jaialdia eskolatik kalera jaian txertatu da aurten. Bestetik, “Ahobero” bertso eskola sortu berria denez, jaiean parte hartuko dute euren burua aurkezteko eta datorren ikasturterako bertso eskolak (Udalarekin batera) eskainiko dituen eskolen eta saioen berri emateko.
Honako honen bidez, beraz, jaiean parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herritar guztiak, denon ahalegina izan behar duelako, bai jai egun honetan eta baita egunerokotasunean ere, herriko haur eta gazteei euskara erabiltzeko aukera eta eredua eskaintzea.
Euskera zerbitzua Kultura eta Hezkuntza saila

Eskolatik kaleraren diptikoa
Egitaraua:
11:00 Txistularien kalejira
11:30-13:00 Ikastetxeetako haurren saioak
(Pasaia Lezo lizeoa, Karmengo Ama eta La Anunciata)
16:00 Trikitilarien kalejira, erraldoiak eta buruhandiak
16:30-18:00 Haurrentzako tailerrak
16:30-18:00 Pasaiako X. Grafiti tailerra
18:30-19:30 Bertso jaialdia
(Pasaia Lezo lizeoko eta karmengo Amako haurrak)
19:30 “Ahobero” Pasaiako bertso eskolako kideen saioa
19:30 Sardin jana